9,30etan atera da Bidebietatatik autobusa Palentzia helburu, non asteburu honetan Zilarrezko Mailarako igoera jokatuko den. B sekztoan Bera Berak bat egingo du Palencia Turismo antolatzailearekin; BM Reconquista Vigo eta Flexol BM Granada taldeekin.
Irabazleak baino ez du igoera lortuko. Lau taldeetatik adin bajuena izan arren (ez da 20 urtera iristen), Bera Berak lehiatu egin nahi du eta fasea irekiko du gaur 18etan (streaming) Flexol BM Granada taldearen aurka Mariano Haro kiroldegian.
Nely Carla Alberto entrenatzaileak 18 jokalari eraman ditu, argazkian, ezker-eskuin: goitik hasit: Nely, Haizea García, Iraide Estomba, Olaia Aizpitarte, Oihane Bautista, Eider Tapia, Leire Martínez, Irati Azkue, Olaia Lizeaga, Evelyn Briones eta Karmele Etxarri (delegatua); beheran: Naroa Zabala, Alaine Pascual, Aiora Macicior, June Ulazia, Libe Sarriegi, Ainara López, June del Campo, Haizea Urretabizkaia, June Ruiz de Gauna eta Maialen Eguren. Amaia Zolezzi falta da, Palentzian taldearekin bat egingo duena.
Maialen Eguren kapintaina, 25 urte dituela, eskarmentua du horrelakoetan, izan ere hirugarren faseari ekingo baitu. Gainontzekoetan igoera lortu zuen baina klubak ezin izan zuen urrats hori eman. Ea hirugarrenean. Nely Carla Albertok Haizea García eta Eider Tapia jubenilak deitu ditu. Biek Euskadirekin zilarrezko domina lortu zuten Espainiako txapelketan eta Lacturale Bera Beran aritu dira Euskal Ligan. Horrez gain, Tapiak urte mamitsua darama, Guerreras Iberdrola Ligan debutatu zuen super amara Bera Berarekin eta Espainiako junior mailako selekzioarekin birritan egon da.
Gaur arratsaldean Bera Berak Flexol BM Granada izango du aurrean (18etan streaming), Espainiako Etorkizuneko eta Jubenileko hautatzaile ohi Pablo Pereak zuzentzen duen taldea. Bihar, larunbata, 18etan (streaming), Palencia Turismo antolatzailea izango da arerio eta igandea, 10,30etan (streaming) BM Reconquista Vigo, lau taldeetako talderik beteranoena.