Larnbatak 13an 12,30tan Bidebietan kadeteak Ermua taldearen aurka garaipen erraza lortu zuten. Emaitza honekin sailkapeneko buruan mantentzen dira aste bat gehiago. Golegile haundiena Enara Martinez izan zen 14 golekin.
Nahiara Elgarresta eta Roxana Citu jokalari jubenilak, eta Amaia Cercadillo eta Enara Martinez jokalari kadeteak, Euskadiko selekziora deituak izan dira, urtarrilan jokatzen diren selekzioetako txapelketak prestatzeko. Aukera honetan jubenilak Askartzan (Bizkaia) konzentratuko dira eta kadeteak berriz Gasteizen. ¡¡¡ZORIONAK ETA ZORTE ON!!!
Larunbatean, 12,30tan Bidebietan, Bera Bera kadete taldea eta Ermua taldea aurka jokatuko dute, eta sailkapeneko agintea mantentzeko partidurik galdu gabe, donostiakoak garaipenaren bila irtengo dira.
Igandean 10,00etan Bidebietan, Bera Berako talde jubenilak Sestao taldearen aurka jokatzen du, sailkapeneko azken postuan aurkitzen den taldea da eta donostiakoak garaipena lortu beharko dute ligako goiko postuetan mantentzeko.
Igandean 12,00tan Bidebietan partidu garrantzitsu bat jokatuko da Bera Bera eta Sestao taldeen artean. Bi taldeak momento hauetan sailkapeneko liderrak dira puntu berdinekin eta bi taldeen arteko lehia haundia izando delakoan gaude, azken emaitza ikusteke dago.