Larunbatak 24ean 20,00tan Bidebietan 2. Nazionalak Portugaleteko Jarrilleras taldea hartuko du . Partiduak ez du zailtasunik eduki behar donostiakoentzat etxean jokatzen dutela kontuan izanik, baina honek ez ditu etxekoak oharkabetu behar eta partidua ez galtzeko mentalizatuak egon beharko dute.
Igandeak 25ean 10,00etan kadete taldeak Legazpiaren aurka jokatuko du. Bi taldeen sailkapena ikusirik, hasiera batean badirudi Bera Berak ez duela zailtasun handirik izango partidua gainditzeko eta sailkapeneko lider bezala jarraitzeko.
Akaba Bera Berak sekulako garaipen berri honekin fisikoki momentu onean dagoela egiaztatzen du.
Lehen zati berdindu baten ondoren, atsedenean 7-10 emaitzarekin amaituaz, markagailuan aldea handitzen joan ziren eta bigarren zatiko 5-19 partzialarekin partidua nagusitasunez gainditu zuten.
Talde federatuak partidu guztiak garaipenarekin amaitu dituzte eta daramaten baiezko emaitzen bidea mantentzen jarraitzen dute. Aipatzekoa da jubenilak Ortuellan lortutako garaipena, sailkapeneko lideraren aurrean. Emaitza hauekin kadeteak eta jubenilak sailkapeneko liderrak bezala kokatzen dira, eta 2.Nazionala berriz, bigarren itzulian maila igoerako postuetarako borrokan aurkitzen da.¡¡¡ ZORTE ON GUZTIOI !!!
Kadete taldeak igandean 12,00tan Bidebietan, Arrate taldearen aurka jokatu behar du, berez partidu erraza etxekoentzat. sailkapeneko lehen postuan jarraitzeko eta jarraitzaileekin aldea mantentzeko bi puntuak beharrezkoak dira, liga aurrera doan bezala gero eta garrantzi handiagoa dute eta.