Akaba Bera Berak bide honetik jarraitzen du aurredenboraldiko prestakuntza eta garaipen berri bat eskuratu zuen larunbat iluntzean Ponferradan jokaturiko adiskidantzazko norgehiagokan. Honako honetan Leon BM izan zuten arerio eta bi taldeen arteko maila desberdintasuna agerian geratu zen lehen minututik. Reyes Karreresen neskek partida ona egin zuten eta sei goletako aldearekin nagusitu ziren. Akaba Bera Berako neskak beti joan ziren aurretik markagailuan eta abigarren zatian joko bikaina erakutsi zuten.
Taldea gauzak ongi egiten ari da aurredenboraldian eta bide aproposari ekin dio ligako lehen partidara sasoi betean iristeko.
Golegileak:
Leon BM: Gonzalez, Fomina (2), Caño (2), Arias (1), Arobes (6), Araujo (5), Mirantes (3), Martinez (1), Cubero (1), Buican (4), Cañon, GArcia, Gisbert, Cembranos, Valientes, Lejskuvic.
Akaba Bera Bera: Darly, Fiedel (8), Valverde (4), Garmendia (2), Lopez (5), Agirre (1), Kowalska (8), Tienstra, Ziarsolo (2), Arruzazabala (1), Lazcoz, Altuna, Egaña, Elgarresta.
Bihar, larunbata, abuztuak 27, Elizondoko Polikiroldegian, Akaba Bera Berak aurredenboraldiko lehen partidak jokatuko ditu. Talde partaideak hauek izango dira: Farho Gijón, S.D.Itxako eta Akaba Bera Bera.
Partiden ordutegia:
§ 18:30 h: AKABA BERA BERA- FARHO GIJÓN
§ 19:30 h: S.D.ITXAKO – FARHO GIJÓN
§ 20:30 h: AKABA BERA BERA– S.D.ITXAKO
Partidak 20 minutuko bi denboretan jokatuko dira.
Hurrengo astelehenean, abuztuaren 8an, Bidebietako polikiroldegian, Akaba Bera Berako plantilak aurredenboraldi berri bati hasiera emago dio.
AKABA BERA BERA 2005-2006 denboraldia prestatzen hasiko da, gogo eta indar berriturik
Akaba Bera Berak, aurredenboraldi honetarako lagunarteko zenbait partida programatu ditu.
Abuztuak 27an, Elizondon, Akaba Bera Berak S.D.Itxako eta Farho Gijon taldeen aurka jokatuko du.
Abuztuak 31ean, Baionan, Frantziako Merignac taldearen aurka jokatuko dute, arratsaldeko 20:00tan.
Irailak 2 eta 3an, Eldan, txapelketa garrantzitsu batean parte hartuko dute. Partaideak Vicar Goya Almeria, Orsan Elda Prestigio eta Akaba Bera Bera taldeak izango dira.
Irailak 6ean, Farho Gijonen aurka jokatuko dute eta irailak 10ean berriz, Leon BM (CE.LE.BA) taldearen aurka. Bi partida hauek seguruenik Bidebietan izango dira.
Ainara Luque Garcia, Bera Berako jokalari infantila, Euskadiko Selekzio infantilera deitua izan da, uztailak 6tik 10era Cangas de Narcean ospatuko den “Autonomietako XII. Infantil Txapelketa Nazionala” ospetsuan parte hartzera. Txapelketa hau maila honetako bitarteko Espainiako Txapelketatzat hartzen da. Selekzio partaideak hauek izango dira: ASTURIAS, VALENTZIA, CATALUINA, ASTURIAS, CASTILLA LA MANCHA, ANDALUZIA, NAFARROA ETA EUSKADI.
Amaia Cercadillo eta Enara Martinez Gipuzkoako Selekzio jubenilera deituak izan dira eta Maria Gracia ere Gipuzkoako Selekzio kadetera deitua izan da.