Europako kanporaketa erraz gainditu eta gero Akaba Bera Berako neskek larunbatean ekingo diote berriro ere liga txapelketari. Lleidan izango da bertako taldearen aurka eta garaipenarekin itzultzea esspero dugu.
Eguna: urriak 22
Orddua: 18:00
Lekua:Onze de Setembre Polikiroldegia - Lleida
Epaileak: Guerra Amieva (Aragoi) / Moure Fernandez (Asturias)
Akaba Bera Berak DHW Antwerpen talde belgiarra hartuko du igandean Bidebieta kiroldegian Europako EHF Kopako bigarren kaporaketari dagokion itzuliko partidan. Norgehiagoka eguerdiko 12:00etan hasiko da. Gogora dezagun joaneko norgehiagokan gure taldea nagusitu zela (11-34) erraztasun handiarekin. Sekulako ezbeharrik gertatzen ez bada behintzat, gure neskek urtarrilean jokatuko den hurrengo kanporaketarako txartela poltsikoan dutela esan daiteke eta aukera ona izango da orain artre minutu askorik jokatzeko aukera izan ez duten jokalariak ikusteko. Bestalde, liga txapelketari ez diote ekingo urriaren 22a bitartean eta deskantsua ongi etorriko zaio taldeari arazo fisikoekin dabiltzan jokalariak errekuperatzeko.
Akaba Bera Berak erabakirik utzi zuen kanporaketa. Partida on batean, donostiarrek sekulako errenta lortu zuten eta jokoaren alor guztietan izan ziren nagusi. Defentsa sendo batean oinarriturik, Akaba Bera Berako neskak behin eta berriz irten ziren kontraerasora gol errazak lortuaz. Hamar goletako aldearekin, orain arte minuturik gehien jokatu dituzten jokalariei atsedena ema zien Reyesek eta oran arte minutu gutxi jokatu dituzten jokalariek beren akera izan zuten. Gogora dezagun itzuliko norgehiagoka datorren larunbatean jokatuko dutela Bidebietan.
Golegileak: Fiedel 4, Valverde 1, Garmendia 8, Lopez 2, Altuna 4, Agirre 2,Egaña 1, Kowalska 5, Ziarsolo 7.
Akaba Bera Berak BM Roquetas hartuko du ligado bigarren jardunaldian. Estreineko partidan Eldaren aurka meritu handiko berdinketa lortu ostean, etxeko taldea ilusioz gainezka dago denboraldikolehen garaipena etxekoen aurrean eskuratzeko.
BM Roquetas taldeak pasa den denboraldian lortu zuen igoera eta lehen urtea izando du goi mailan. Mailari eusteko helburuekin hiru fitxaketa egin ditu taldea indartu asmoz, hots, Lucila Vianna da Silva eta Jacqueline Oliveira brasildarrak eta Martina Saskova.
Eguna: Irailak 24
Ordua: 19:00
Lekua: Bidebieta.
Epaileak: Bañuelos Velasco / Garcia Larrakoetxea (Euskadi)
Aurre denboraldiko lanak amaiturik, Akaba Bera Berak larunbatean ekingo dio liga txapelketari. Eta hasteko, talderik indartsuenetako baten aurka neurtu beharko ditu indarrak. Pasa den denbopraldian azpitxapelduna izan zen eta aurtengorako erruz indartu den Elda izando du arerio lehen jardunaldian. Arerio zaila eta gogorra, beraz. Hala ere, gure taldea ilusioz gainezka abiatu da sorpresa eman eta puntaren bat eskuratzeko helburuarekin.
Eguna: Irailak 17
Ordua: 18:30
Lekua:Ciudad de Elda Polikiroldegia.