
super amara Bera Berako lau jokalariak Txilera joan dira 2023ko Santiagoko Panamerikar Jokoetan parte hartzeko. Txapelketa honek 2024ko Pariseko Olinpiar Jokoetarako sarbidea emango dio txapeldunari bakarrik. Antza, Malena Cavo, Shula Gavilan eta Elke Karsten, Argentinarekin, Mariane Fernandesen Brasilen aurka neurtuko dira, urriaren 29ko finalera sartzeko faboritoak baitira.

Harrobiko taldeen asteburuko emaitzen arten azpimarragarrienak dira Euskal Ligan senior eta kadete neskek lortutako garaipenak eta Gipuzkoako txapelketetan, kadete eta infantiletan irabazitako partidak.

Caja Rural Aula Valladolideko ezker hegaleko Lydia Blancok, denboraldia amaitu arte jokatuko du super amara Bera Beran, Kantabriako jokalariaren kontratua eteko bi taldeek akordioa lortu ondoren.

Bihotz Urdina ekimenari eskainitako partidan, itsas zaintza sustatze aldera, super amara Bera Berak Replasa Beti Onak taldea gainditu du hasiera hasieratik (36-22, 21-11 atsedenaldian), Guerreras Iberdrola Ligako lidergoari eusteko (partida bat gehiagorekin).

super amara Bera Bera Gascara itzuliko da (larunbatean, 18etan), azken partidatik hiru aste igaro ondoren. Tarte horretan lidertzara igo da –partida bat gehiago duelarik–, Eldan eta Elxen lortutako garaipenei esker. Dirudienez, selekzioen arteko etenaldiak ez dio gehiegi eragin eta Laura Hernandez guztiz osatu da Replasa Beti Onaken aurka aritzeko.