Pasa den asteburuan, Bera Berako harrobiko taldeentzat urteko azkena, ez zen guztiz borobila izan gure taldeentzat, baina hala ere egon ziren pozik egoteko emaitzak.
Infantiletako B taldea moralez gainezka dago, eta Urnietako B-ri aski errez irabazi zion 28-6 emaitzarekin larunbat goizean Bidebietan. Hala ere, Urnietakoek, kasu honetan A taldearekin, txapona itzuli egin ziguten euren herrian gure A taldea 13-6 gailenduz.
Kadeteak bestalde, ez zuten kalerik egin eta beste garaipen bat lortu zuten. Bidebietara hurbildu zirenek asko disfrutatu zuten, Pulpori 26-19 irabazita. Jubenilak bestalde, euren mailako liderrak hauek ere, denboraldiko lehen estropozua izan zuten Bartolorekin, 20-25 galdu ondoren.
Seniorrek bigarren sailkatua jasotzen zuten, Jarrilleras, eta aurpegia eman zuten arren ezin izan zuten punturik bildu 20-25 galduta.
Igandean bestalde, talde guztiak Gasteiza joan ziren Sansomendiko txapelketa jokatzera. Bikain pasatzeaz gain, jubenilek euren txapelketa irabazi zuten, kadeteak bigarrenak izan ziren, eta infantilak eta seniorrak hirugarrenak.
Gaur, abenduak 17, Anoetako estadioan dagoen Kirol Etxean 12:00etan Bera Bera eskubaloi taldeak 2011 urterako egutegia aurkeztuko du, besteak beste. Oso lan berezia da, non lehen taldeko jokalariak protagonistak diren, euren sentsualitatea erakutsiz.
Honetaz guztiaz hitz egiteko, komunikabideei deialdia egin zaie Kirol Etxean egingo den prentsaurrekora etor daitezen. Bertan Klubaren estrategiaren alderdi guztiak azalduko dira. Gainera bertan egongo dira, Pedro Usabiaga, egutegiko argazkiak egin dituena, Jose Manuel Monje, zuzendari artistikoa eta Klubaren irudiaren arduraduna, eta baita Zulai Agirre ere, taldeko kapitaina.
Aste bukaera hau urteko azkena izango da ligako konpetizioari dagokionez Bera Beraren harrobiko taldeentzat, eta euren partiduak irabazi egin nahi dituzte opor txiki batzuetara joan baino lehen.
Larunbat goizean infantilek jokatuko dute. Lehenengo B taldeak egingo du. Sailkapenean jada bigarrenak dira eta lidergora iritsi nahiko dute Urnietako B-ri irabazita Bidebietan 10:30etan. A taldea bestalde, Urnietako Udal Kiroldegian 12:30etan jokatuko du Urnietako Aren kontra.
Kadeteek larunbatean jokatuko dute Bidebietan, 18:00etan konkretuki. Pulpo izango du arerio, mailako talderik onenetakoa, beraz, partidu serioa egin beharko dute garaipena lortzeko.
Lehia hau amaitutakoan, 20:00etan Bidebietako kantxara seniorrak aterako dira. Jarrilleras taldea izango da bisitaria, bigarren sailkatua. Honenbestez, aukera ezinhobea izango dute sailkapenean hauek harrapatzeko.
Bukatzeko, jubenilek larunbatean 16:00etan Bartolo jatetxearen aurka arituko dira Zarautzen, sailkapenean bere atzean dagoen taldea. Irabazi ezkero, txapeldun izateko pauso ikaragarria emango lukete.
Hurrengo igandean, abenduak 19, Bera Beraren harrobiko talde guztiak Gasteiza joango dira Sansomendi Txapelketako hainbat triangular jokatzeko, bakoitza bere mailean.
Infantilak izango dira lehenak jokatzen, 10:00etatik aurrera. Euren arerioak Gasteizeko Mendebaldea eta Kantabriako Salesianos Dosa izango dira. Partidu bakoitzak 20 minutu iraungo ditu.
Kadeteenak 25eko iraupena izango dute eta arerioak Gasteizeko Alaves eta Kantabriako Salesianos Dosa izango dira.
Jubenilek eta seniorrek 30 minututako lehiak izango dituzte. Lehenengoek bertako Eharialdea eta Kantabriako Dosa Universidad izango ditu areriotzat, eta seniorrek Gasteizeko IES construccion eta Kantabriako Dosa Universidad.
Aurreko deialdian gertatu bezala, oraingoan ere Bera Berako Nora Azurmendi (kadetea) eta Maitane Etxeberria (infantila) jokalariak Euskadiko selekzioarek deitu ditu, Gasteizen abenduaren 27tik 30era egingo den kontzentrazioan egoteko.
Ia ziurtasunez esan daiteke, hauek izango direla Espainiako Txapelketa jokatuko duten jokalariak. Gogoratu kadeteen eta infantilen txapelketa urtarrilean izango dela Caceresen. Zorionak neskak eta horrela jarraitu!