Bera Bera

Select your language

Superkopako finalaren ondoren, Imanol Alvarezek aitortu zuen “pozik” zegoela tituluarekin, baina “hori baino lehen, gustora nago partidarekin, talde handi bat bezala jokatu dugulako”. Baina entrenatzaileak gehien baloratu duena etxean izan da “azkenean, partida batean, titulu bat ospatzeko gai izan gara, Eibarren (2019) edo pasa den denboraldian Elxen aurkako finalerdian saiatu ondoren”. “Pozten nau, era berean, gure jendearengatik, etxean ospatzea, konfetia etxean ikustea esperientzia berri bat izan da”.

super amara Bera Berako entrenatzaileak “lasaitasunez” bizi izan zuen penaltien txanda. “Emaitzak mesede egin digu, baina edozein talde izan zitekeen txapeldun, azkenean penalti batengatik erabaki da, baina pozik egongo nintzateke irabazi izan ez bagenu, eta pozik nago jendea pozik ikusten dudalako”.

Bere ustez, “ni nagoenetik partidarik onenetakoa izan da, ez asmatu dugulako, baizik eta nola jokatu dugun talde bezala, zer egin behar genuen jakinda, une txarrak jokatzeko lasaitasuna edukita, talde fisikohandi bat bezala jokatuta”. “Horregatik nago pozik” aitortu du.

Eta onartzen du “ikusleen babesa sentitu dugula, batez ere amaiera hurbiltzen ari zenean eta bi gol azpitik gindoazenean, berriro berdindu dugu, eta nabaritu dugu jendea hor zegoela”. “Ikusle gisa ikusteko partida bikaina izan dela uste dut, oso ondo landutako bi talde, gauzak oso ondo eginez, partida parekatua hasieratik amaierara”.

Bera Bera Eskubaloiarentzat bederatzigarren Superkopa da -hau Iberiar izaera duela. Hortaz, palmaresean orain zazpi Kopa, zortzi Liga eta bederatzi Superkopa ageri dira.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores