Bera Bera

Select your language

Animatu itzazu errugbia probatzera!

[Leer noticia en castellano]

Etxeko txikienek errugbia probatzea eta kirolera zaletzea lortuko duzu. Bera Bera Rugby Eskolan txikiek, neska eta mutilek, gorputza martxan jartzeaz gain, lagunak egingo dituzte, ondo pasatuko dute eta gure baloreak ezagutuko dituzte: elkartasuna, aniztasuna, konpromisoa, zintzotasuna, iraunkortasuna, errespetua, adiskidetasuna, umiltasuna, anbizioa eta gardentasuna.

Gure klubean laguntza profesionala eskaintzen diegu familia eta jokalariei, neska-mutil guztiak taldeetan ondo integratzen direla bermatzeko.

Zure haurrek 8 eta 14 urte bitartean badituzte (2009tik 2013ra bitartean jaiotakoak), gonbidatu errugbia probatzera. Baztertu aurreiritzi guztiak eta ezagutu errespetuan oinarritutako kirol dibertigarri hau.

Gainera, entrenamenduetan gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez hitz egin ahal izango dute.

 

Irailak 9ean hasiko gara, osteguna!

2008-09an jaiotakoak (Sub14): astearte eta ostegunetan Puion (Aiete), 17: 30etik 19: 00era.

2010-11en jaiotakoak (Sub12): ostegunetan Puion (Aiete), 17: 30etik 18: 45era.

2012-13an jaiotakoak (Sub10): igandeetan 10: 00etatik 11: 30era, Anoetako Miniestadioan.

Entrenamendu guztietan protokoloak eta segurtasuna bermatzeko neurriak ezarriko dira, Covid-19a dela eta.

 

Jarri gurekin harremanetan!

Idatzi Bera Bera Rugby Eskolara posta elektronikoz: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo 679163302 mugikorrera.

 

Ate irekien eguna! 

Guztiz ziur ez bazaude edo nahiago baduzu erabakia hartu baino lehen zure seme-alabek errugbia probatzea, zatoz gure ate irekietara! Konpromisorik gabe, etorri probatzera!

Irailean izango da, 19an, igandea, baina oraindik ezin dugu data zehaztu. Interesa baduzu eman izena hemen (zure posta elektronikoa eta zure txikien adina besterik ez dugu behar) eta e-mail bakar bat bidaliko dizugu eguna, ordua eta tokia zehaztuz. Eta, jakina, dohainik izango da.

Aukera paregabea izango da errugbiarekin lehen kontaktua edukitzeko eta aldi berean ondo pasatzeko. Aprobetxatu ezazu gure entrenatzaileekin hitz egin eta zure zalantza guztiak argitzeko.

 Eta oso garrantzitsua! Entrenamenduaren ondoren, merendola bat antolatu dugu, ate irekiei amaiera ona ematen eta gure Hirugarren Denbora ospetsua ezagutu dezazuen!

Laguntzaileak / Colaboradores

  • AVK Valvulas

  • Grupo Bultz

  • Goi Recursos Humanos

Laguntzaileak/Colaboradores