Bera Bera

Select your language

Hil edo biziko partida Gasteizen lehen taldearentzat larunbatean 16: 30ean, errugbiko goiz polita Anoetan Eskola Kirola, 14 eta 18 urtez azpikoekin eta igandean ordutegi handian 16 urtez azpikoek Getxon jokatuko dute

Larunbat honetan, urtarrilaren 28an, gure lehen taldeak bigarren buelta hasiko du Gasteizen. Lehen buelta bukatu genuen bezala hasiko dugu bigarrena, beraz. Gasteizen Gaztedi taldearen aurka jokatuaz . Larunbatean arratsaldeko 16:30etan eta Andoni Susperregi oiartzuarra ariko delarik epaile lanetan. 

Zozketa prozesu xelebre xamarra izan da eta azken asteraino ezin izan dugu jakin  zeintzuk izango ziren kruzeak. 

Ez dira betiko garai onenak, kantak esaten duen bezela. Trantsizio prozesu batean gaude, eta egokitzapen faseek daukatena da liga eta erritmoari tamaina hartu behar zaiola. Txema eta Etor entrenatzaileek jokalariak prest dauzkate bigarren buelta honi gogotsu ekiteko. 

Zenbait lesionatuen buelta ere ongi etorria izango da. Erronka berriari aurre egingo diogu eta amaieran klasifikazioak hitz egin dezala, bitartean, kemenez jokatu eta gozatzera.

Animatu eta gerturatu Gasteizera ikustera, Gamarrako zelaia izan dadila Anoeta txiki bat.

18 urtez azpiko taldeak aukera du goiko tropelari behingoz lotzeko eta aldea murrizteko 10 puntuko aldea duen La Unicaren aurkako partidan.

Gorkaren, Beñaten eta Bombasen mutilek barruan daramaten onena atera behar dute irabazteko moduko partida batean, eta beraz, larunbatean etxean jokatuta, irabazi egin behar da. Serioak, langileak eta pilota mugitu, hori izango da partida zirraragarri baten gakoa.

16 urtez azpiko taldeak laugarren postuan finkatzeko aukera du lehen itzuliko azken jardunaldian. Getxon jokatuko du igandean, ordu handian, 12: 30ean. Espero dezagun BERA BERA BAZTANeko neska-mutilek partida ona jokatzea eta bere jarraitzaile zuzenari irabazteko gai izatea.

Laguntzaileak / Colaboradores

  • AVK Valvulas

  • Grupo Bultz

  • Goi Recursos Humanos

Laguntzaileak/Colaboradores