Irailak 3an, Zizurkileko Danena taldearen futbol zelaian, emakumezko errugbi topaketa egingo da. Aurten 4garreneko aldiz jokatuko da ( izurritea dela eta 2 urtez geldirik egon bait zen)
Topaketa hau Zizurkileko udala, Danena futbol taldea eta Bera Bera errugbi elkartearen artean antolatzen da. Topaketa izaera ematen zaio, ez txapelketa. Izan ere, aurredenboraldia hasi berritan, taldeek martxa hartzeko aproposena bait da lehiaketa kutsua duen edozer ekiditea eta jokatzearen sentsazioak, “tenpoak” etab hartzea.
Horrela esan digu Oihane Setien antolatzaileetako batek ( Bera Bera errugbi taldeko kapitain moduan). “ Aurredenboraldiko zita garrantzitsuenetakoa da. Emakume kirolean denboraldi bakoitza erronka bat da. Izan ere ez bait dakigu 15 , 7 edo 28 izango garen. Horretarako onena, horrelako data bat edukitzea izaten da, taldean elkartu, beste taldeekin jokatu, sentsazioak hartu eta Zizurkileko herriak eskeintzen duen hirugarren denbora oparoaz gozatzeko parada ematen digu”.
Izan ere, emakume talde askoren egoera prekarioa izaten bait da hasiera bakoitzean, eta Melokotoi topaketak lur hartzeko balio izaten die. Kirola eta festa uztartzen dira gainera modurik onenean, eta hirugarren denboraz gozatzen duten bitarten ( herriko plazan paellada aparta) berriro kirol ekintzarekin “fidelitzatzeko” balio duena.
Parte hartzaileak Bera Bera errugbi elkartea, Stade Hendayais, Ordizi errugbi elkartea eta Iruñako La Unica taldeak izango dira. Brugos-eko “Las Pingüinas” eta La Rioja errugbi taldeak ere gonbbidatuak daude, baina ez dakite jendez nola ibiliko diren.
Beraz, irailaren 3an, Danena futbol zelaiean emakume kirolaz gozatzeko aukera goizeko 11:00etatik aurrera.