Asteburu bikaina izan da klubeko kide guztientzat, eta bereziki neskentzat, OCR antolatzeaz gain, ligako lehen finalerdia izan baitzuten.
Igandean, Anoetan, partida oso lehiatua ikusi ahal izan genuen. La Unica-k markagailua ireki zuen 10. minutuan, eta 0-12koa jarri zuten markagailuan.
Bera Berak, bere aldetik, 31. minutuan ireki zuen meloia Leire Markiegiren eskutik, errugbiko bere lehen urtean eta Euskadiko R7 selekzioan aritu dena, eta Albaren transformazioa, aldaketa eta zigor kolpe bikainei esker markagailuan aldea egin baikenuen. Markagailua mugitu zutenak ere Maite eta Enara izan ziren. Lantalde bikaina igandean ikusi genuena, zorionak.
3 entsegu Bera Berak eta 4 La Unica-k, baina 24-22koa emaitzan.
Finalaurreko itzulikoa Iruñean izango da, datorren larunbatean 17: 30etan.