19-16 atzo Anoetako mini estadioan zirraraz betetako partida batean.
Zarautzeko lehen zatia guzti menderatu zuen. Lehen zatiko partziala 0-16. meleetan nagusi Zarauztarrak, ofizioa du talde honek joko fase honetan eta nahiz eta Angiozar eta Giogioren konekxioa ezin hobea izan baloiak ziztuan ateratzeko, sufritu egin genuen.
Partidaren bila atera ziren beltzak, eta lehen zatia amaitu zenean zalantzak zeuden ez ote gintuzten gainetik pasako bigarrenean.
Hasi orduko, bost minututara, hagetara eskatutako zigor kolpe batek lehen hiru puntuak eman zizkigun. Eta gure jokoa eraikitzen asmatu genuen, eta lanaz bi entsegu iritsi ziren.
Partiduaren ondarrean, Adrian Ariasek hagetara eskatu zuen zelai erdialdean zentratuta zegoen zigor kolpe bat. Bihotzekoak jotzeko pronto bazegoen bat baino gehio. Isiltasuna, txoriak eta autobusak eta ospitalera igotzen ziren anbulantziak ere gelditu ziren, pausu bat, gero bestea eta zart! Pasa egin zen baloia eta taldeak behar beharrezkoak zituen puntuak etxean geratu ziren.
Zorionak gazteak! Eta zorionak Zarautzi ere, lortutako punto bonusarekin permanentzia lortu zuelako, baina batez ere daukan afizioa edukitzeagatik. Autobus bete ekarri zuten, gazte, heldu eta haur. Bonbo eta taldea animatzeko gogo biziz eta errespetuz jokatuz.
Hau idazten ari denari ez daki zerk ematen dion inbidi handiagoa, maila eusteak edo maila horretako afizio bat edukitzeak.
Beraz, emozioa eta zirrara atzo Anoetan. Guk orain Hernaniren aurkako partida/finala prestatuko dugu, eta gero gerokoak.