Bera Bera

Select your language

Igande honetan, apirilaren 3an, eguerdiko 12:00etan Ourenseren aurkako partida dago Anoetako miniestadioan. Azken 3 partidetan sartzen gera. Zarautzeko puntuak lortu zituen aurreko asteburuan beraz 8 puntutara dago.

Egoera zailean gaude, eta gure buruari begiratu beharra daukagu. Lana eta kemena, eta gero gerokoak. Biak ala biak jartzen ari da taldea, beraz, lehiatzeko prest aterako gera. Ourensen partida polita ateratzen asmatu genuen, eta ea etxean ildo berari eusteko kapazak garen.

Beñat Jaramilloren agurra izango da, eta ekitaldi xume bat egongo da antolatua.

Sarreran biltzen den ditu guztia, Ukraniara bideratuko da Txernobil elkartearen bitartez.

Bigarren taldeak Donostiako derbi polita jokatuko du larunbatean, 14: 30ean, Atlético San Sebastianen aurka, ligako azken-aurreko jardunaldian. Txuri-urdinak gure aurrekoak dira sailkapenean, 7 puntuko aldearekin, baina Etor eta Alvaroren mutilek badakite derbia gainerakoen aldean partida ezberdina dela, eta beraz, gure jokalariek dena emango dute zelaian.

18 urtez azpikoak Gasteizera joango dira Vithas Gaztedi hirugarren sailkatuari bisita egiteko. Talde hau denboraldi polita egiten ari da tamaina handiko jendearekin. Gure jokalari porrokatuek dena emango dute beste behin eta zergatik ez, ezustekoa ematen saiatuko dira. Larunbatean 12: 30etatik aurrera Lakuan.

S16 taldeak Gernika-Elorrio talde indartsuaren aurka galdu zuen joan den astean, eta, beraz, asteburu honetan puntuak Bilbotik (azken-aurreko sailkatua) aldentzen saiatuko da. Unibertsitateko taldea ez da erraz gaindituko, aurkari bat bera ere ez baita erraza izan denboraldi honetan. Beraz, Emilioren eta Flecherren mutilek ezin izango dute erne egon sailkapen orokorreko hirugarren postua sendotzeko. Larunbatean 12: 15etatik aurrera El Fangon, lohirik gabe.

S14 taldeak tamainagatik seniorrak diruditen jokalariak dituen Arrasate hartuko du, baina gure neska-mutilek euren trebetasun tekniko guztiak jarriko dituzte zelaian pisu ezberdintasunari aurre egiteko. Larunbatean, 13: 00etan Anoetan, bigarren taldearen atariko gisa, bi talderen arteko partida bat espero da, bi estilo kontrajarriekin, baina errugbian jokatzen ondo pasatzeko eta trebatzen jarraitzeko ilusio berarekin.

Eskola ilusioz betetako motxila batekin joango da Iruñera, seguru materialaz zerbait ahaztuko zaiela. Beste larunbat gau bat, gure txikien entseguak egiteko eta igandean ondo pasatzeko ametsetan. 10: 30etatik aurrera ez hotzak ez euriak ez ditu gure xabatoak geldiaraziko.

Laguntzaileak / Colaboradores

  • AVK Valvulas

  • Grupo Bultz

  • Goi Recursos Humanos

Laguntzaileak/Colaboradores