Palentziako partidan helburua beteta, 22-35. Puntuak biltzea zen meta eta lortu genuen. Partida hasi eta 4 minututara Gartzia Gatok entsegua lortu zuen jokaldi kolektibo baten ondoren. Adrian Arias fin ibili zen oinarekin eta hagetatik pasa zuen baloia. Hasiera ona gure mutilena.
Dena den, gaztelarrek handik 3 munututara zigor kolpe bat sartzea lortu zuten. 3 minutu pasa ziren berriro ere, eta entsegu bat sartu ziguten bere transformazioarekin. 10-13 lehenengo zatiaren emaitza.
Aratz bixkor ibilio zen eta 45 minutuan entsegua sartu, baita Adrik 2 puntutxoak lortu eta distantzia pixkat jarri horrela bi taldeen artean. 5 minutu pasata zeudenean, Izko izan zen puntuak lortu zituenak eta oraingo hontan ere ez zuen barkatu Adrik. Puntuak biltzen, pixkanaka partida kontrolatzeari ekin genion.
Palentziarrek hala ere, beste bi aldiz sartu zizkigurten puntuak, baina ofizioz eta joko planari jarraituaz, zigor kolpeak pasa eta amaitzeko entsegu batekin, bueltako bidaiari ekin genion puntuak zorroan genituelarik.