Termas Bera Berak, igande hontan Frantziara dijoa, arratsaldeko hiruretan Peyreorade taldearekin neurtzeko. Euro Basque Rugby Challenge txapelketaren urratsak jarraituz, Nouvelle Aquitaine, Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuaren laguntza izan zuen mugaz gaindiko lehiaketak, eta Euskadiko Federazioaren eta Nafarroako Federazioaren antolakuntzak mugaz gaindiko lehiaketari ekingo diote, pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren.
Oraingo honetan emakumezkoen Euro Challengea ospatuko da lau talderen artean, Hegoaldeko bi eta Iparraldeko bi. Hegoaldetik Bera-Bera, aurreko denboraldian Euskal Liga irabazi zuena, eta La Unica, Nafarroakoa, arituko dira; Iparraldetik, berriz, Peyrehorade-tartas-Chalose eta Biarritz-Hasparren. Partidak bi itzulitan jokatuko dira, bi jardunalditan, azaoaren 7an eta 13an. Finala partida bakarreko egoitza neutral batean izango da.
Angel Aizpitarte, Bera Berako emakumezkoen taldeko managerrak, Euskal Ligako egungo txapeldunak, errugbi nazionaleko maila gorenera igotzeko fasea jokatu zuena duela hilabete batzuk, eta klubean dena izan dena, “lehiaketa honetan gure lehiakortasun maila handitzeko modu bat ikusten dugu, normalean jokatzen ez dugun taldeekin. Sei urte daramatzagu nesken hamabostekoarekin, nire alaba eta bere lagunekin hasi genuena. Orain 38 lizentzia ditugu neskentzat eta pixkanaka helburuak lortzen ari gara, Euskal Liga, ohorezko mailara igotzeko fasea jokatu eta antolatzea. Klubarentzat lorpen garrantzitsuak dira”, azaldu du.
Jokin Gorrotxategi, Laura Lorenzo eta Amets Castrejana dira taldea entrenatzen dutenak. Jokin Bera-Berako jokalaria izan zen urte askotan eta Laura Lorenzok Baionan, Hernanin, Eibarren eta Cisnerosen jokatu du.
“Bi partida jokatu ditugu denboraldi honetan. Hernaniren aurka galdu genuen, 26-14 eta Gaztedin 20-22 irabazi genuen. Jokalari multzo polit bat daukagu, neska berriekin, elkarri egokitzen joan behar dutenak. Lesio batzuk izan ditugu. Adriana Marañak aurreko denboraldian hautsi zuen tibia eta peronea, Naiara Gil eta Monica Aizpitarte ere lesionatutak daude. Ilusioz gainezka gaude taldearekin eta Euro Challengean parte hartzearekin.”