Igande honetan, eguerdiko 12:00etan, AVK Bera Berak ligari hasiera emango dio Hernaniko Landare zelaian. Aurredenboraldia hala moduz joan da, zenbait partido bertan behera geratu bait dira azken orduan hainbat egiera tarteko, eta ondorioz, Gorka Buenok ezin izan ditu engranaje guztiak nahi lukeen bezain ongi frogatu.
Aurtengo denboraldia trantsizio denboraldia izango da. Errelebo generazionala ematen ari da gure taldean eta jokalariek ardura eta rol berriak hartu beharko dituzte. Dela ikasketengatik, dela lana edo lesioengatik, azken urtean jokatzen aritu diren jokalari batzuk utzi egin dute taldea. Kimu berriak ateratzen direla, eta 20 urtez azpitik 14 jokalari dauzkagu, eta horiek zailtzea izango da aurtengo egin beharra.
Hernaniko partidura begira, jokalari denak hiru ezik edukiko ditu Buenok erabilgarri, Pablo Espejo , Iker Etxebeste eta Anton Legorburu.
Lehenengo biak lan kontuengatik, eta hirugarrena Estatuko VIIko taldearekin dagoelako kontzentratua urriaren 8tik 22ra arte.
Talde Hernaniarra lehen fase hontako gogorrenetarikoa izango da, beraz, gogotik defendatuko beharko dugu jasotako puntuak konrolatzeko, eta dauzkagun baloiekin bizi ibili beharko dugu atakean.
Aurtengo denboraldian, formatu berri bat frogatuko da. Lehen bueltan denok denon aurka arituko gara, eta fase honetatik, lehenengo hiruek euren arteko ligaxka bat jokatuko dute estatuko beste taldeetako lehen hirugarrenen aurka. Gainontzekoek aldiz, gure artean jokatuko dugu bigarren itzulia.
Zorte on eta lana gogotik egitea besterik ez dago!