Bera Bera

Select your language

AVK Bera Bera hamaikagarren sailkatu zen bere historiako maila altuena lortu zuen Europako Kluben Txapelketan. Zaztava errusiarrak irabazi zuen 2021eko edizioan.

2016ean Rio de Janeiron olinpiar kirol bihurtu zenetik, 7ko errugbiaren maila igo eta igo ari da. Horren erakusle izan da asteburuan San Petersburgon ospatu den Europako Errugbi 7 Kluben arteko Txapelketa. Gure taldea gogoz lehiatu zen talde profesional eta federazioen akademietatik joan ziren taldeen aurka, baina ezin izan zen gailendu.

Larunbateko lehen partidan AVK Bera Bera eta Gran Milan 7s taldeak aritu ziren nor baino nor. Lonbardia inguruko jokalari profesionalek osatzen dute aipatutako taldea. Donostiarrak lotsati atera ziren eta Italiako jokalariek partida 31- 5 irabazi zuten.

Bigarren partidak Dukla jarri zigun aurrean, Txekiako federazioaren akademiak osatutako taldea jatorri militarrekoa, eta bere herrialdeko XVeko ligan irabazle suertartu dena . AVK Bera Bera lehen partidan baino askoz entxufatuago atera zen, aurreko partidakoa istripua izan zela erakusteko gogoz. Taldeak oso gogor defendatu zuen partida osoan zehar, baina bi plakaje-akats eta 80 metroko lasterketa banak Txekiarren alde jarri zuen markagailua, 14- 5. Albisterik txarrena partidan zehar lesionatutako gure jokalariak izan ziren. Jorge Arbe-ren belauneko lesioa izan zen horien artean kezkagarriena.

Larunbateko hirugarren partidak VVA Mosvow Region izan zuen aurkari, Mosku inguruko jokalari profesionalen selekzioa. Oso talde fisikoa izan zen, eta ez jokoz, baina bai fisikoz, talde moskobitak talde donostiarra irabazi zuen. AVK Bera Bera bajaz josita iritsi zen partida honetara.. 25- 5era eta finalik gabeko igande bat aurretik.

Igandea ausarten eguna da, larunbateko nekea eta kolpeak pilatzen dira, baina horregatik gustatzen zaigu seven delakoa. Gurutzaketek Posnania RC aurrean jarri zigun, Poloniako taldea, bere herrialdeko potentzia bat. Gailendu zen 26-7 emaitzarekin, Bera Bera AVKren jokoa erasoan ona izan zen, baina defentsako akatsak garesti ordaintzen dira goi mailan eta oraingoan ez zen ezberdina izan.

Azken neurketan txapelketaren azken postua ekiditea zen helburua  eta Gorka Buenoren mutilek euren lehiakortasun maila erakutsi zuten, aurreko partidako zapore txarra alde batera utziz. Harugva Bielorusoren aurka partida biribila jokatuz. Talde donostiarrak 37- 0 irabazi zuen errugbi erasokor bat jokatuz eta defentsa bikaina egin zuen markagailua hutsean utziz.

Eskarmentu handia talde gazte batentzat, XV.eko denboraldian maila honetako jokalarien aurka lehiatu izana  baliagarri izango baitzaio. Eskerrak eman nahi dizkiegu Hernani RT taldeari, Mikel Perez eta Beñat Arizeta jokalari bikainak uzteagatik. Orain, XV. urteko denboraldi luzea prestatu behar dugu. Datorren urteko Spain 7 serie nazionalen zain, aurten maila igoko baitira Ohorezko Mailako talde guztien parte-hartzearekin.

Laguntzaileak / Colaboradores

  • AVK Valvulas

  • Grupo Bultz

  • Goi Recursos Humanos

Laguntzaileak/Colaboradores