Bera Bera

Select your language

Pasa den larunbatean, irailaren 4ean, Zizurkilen Melokotoi topaketa egin genuen. Hernani, La Unica eta Bera Bera izan ginen parte hartzaileak, federazioaren traba batzuk tarteko, Biarritzek ezin izan bait zuen etorri.

Topaketa hau beti dator ondo herdoila kentzeko eta sentsazioak berreskuratzen hasteko. Belar artifizialeko zelai estu batean jokatzen da. Horrek beraz, joko bertikal batera behartzen du eta prestatzaileek lasterketen norabidea lantzeko erabiltzen dute. Kontaktuak ere anitzak izaten dira, beraz topaketa faseak ere ugariak. 

“Lehiaketa” tituloa kentzeak, eta sari banaketarik ez egiteak, beste lasaitasun bat ematen du, eta entrenatzaileek beraien frogak egin ditzakete, jokalariek akatsari beldurrik ez diote eta epaileak ere laxoago jokatzen du. Aurredenboraldirako ezin hobe.

Ohikoa denez, hirugarren denbora herriko plazan egin genuen, paella bikain bat janaz. Musika ere jokalarien esku zegoen, talde bakoitzak bi kanta jartzen zituelarik, eta orduan hasi zen festa batek dantza eta besteak gira. 

Bera Beraren aldetik hurrengo jokalariek hartu zuten parte: Oihane-Clara-Amaia-Eider-Onditz-Arrate-Leire-Nora-Yurri-Antia-Maren-Enara  Leire Gainza-Ihintza-Cristy-Alba-Ane Gabantxo-Idoia Diez-Leire Markiegi.

Ane Gabantxo, Idoia Diez eta Leire Markiegiren debutak izan ziren, eta hemendik zorionak bidaltzen dizkiegu!

FOTO: LA Unica (Jabitxu)

Laguntzaileak / Colaboradores

  • AVK Valvulas

  • Grupo Bultz

  • Goi Recursos Humanos

Laguntzaileak/Colaboradores