Donostiako konbinatuak udaletxea bisitatu du gaur San Petersburgora joan aurretik udalaren animoak jasotzeko, bertan Seven Europako Errugbi Txapelketa jokatuko baitu Europako gainerako txapeldunen aurka.
Irailaren 4an eta 5ean San Petersburgon ospatuko den Europako Rugby Zazpiko Txapelketari begira, Bera Bera taldeko jokalariak irrikaz daude. irailaren 3an urrutiko Errusiara bidaiatuko dute euskal errugbiaren pabiloia ahalik eta altuena uzteko helburuarekin.
Martin Ibabek, Donostiako Udaleko kirol zinegotziak, Donostiako konbinatuari “ zorterik onena opa dio talde donostiarrari San Petersburgon ospatuko den errugbi 7ko europako txapelketan. Era berean, eskertu nahi dugu kluba gure hiria ordezkari izan dadila maila gorenenko txapelketetan. “Azpimarratu nahi izan du “ klubaren seriotasuna jorratzen dituen sekzio ezberdinetan hiriaren ikus izatera iritsi delarik” eta udaletxea “beti egongo dela laguntzeko, garaipenak partekatzeko edo egindako ahalegina”, eta gogorarazi du hiriaren tradizio eta erlazioa nazioarteko errugbi ekitaldiekin, beti izan direla arrakastatsuak.
Zazpiko errugbia, klubaren apustua
Fernando Díez, klubeko lehendakariak, udaletxeari eskertu nahi izan dio “San Petersburgon Europako errugby 7 txapelketa aurkezteko aukera emanagatik”. Azpimmarratu du “Bera Berak betidanik egin duela apustu zazpiko errugbiaren alde, gure jokalari erari hobe egokitzen zaien errugbi mota dela eta” Espainako txapeldun izatea lortuz hiru alditaz 2015, 2016 eta 2019-an”
Historian zehar Bera Berak errugbi zazpiarekiko daukan erlazioa berrikusi du agintariak. “2016. urteko joku olinpikoetan Espainar selekzioarekin jokatu zuten gure harrobiko bi jokalarik, gaur egun Espainako senior mailan hautatzailea den Pablo Feijoo eta Ignacio Martínek. Izko Armental, taldeko kapitaina denak, baita ere àrte hartu zuen klasifikazio txapelketan. Harrotasunez esan du ere “ Gorka Bueno 18 urtez azpikoen hautatzailea dela, eta 4 jokalarik munduko txapelketa jokatzeko aukerak dituztela, Alex Acarreta, Jorge Arbe, Aratz de Goicoechea eta Anton Legorburu.
Mailaz igotzen jarraitzen duen Europako txapelketa bat
Gorka Bueno taldeko entrenatzaileak argi utzi du aurtengo maila azken urteetako altuena izango dela. "Aurten talde profesional askok hartuko dute parte, esaterako, Samurais talde ingelesak, modalitate honetan jokatzeko bereziki hautatuak izan direnak.
2016ean lortutako txapeldun ordetzaren ondoren, maila altuagoa espero da oraingo hontan. Orduan ekialdeko talde askok parte hartu zuten, eta beraien fisikoa baliatu zuten gehiago lehiaketan. Aurten ordea, sari ekonomiko potolo bat dagoenez, Ingalaterra, Frantzia eta Italiako taldeak parte hartzera erakarri ditu. Helburua final laurdenetara iristea da, “eta txapelketako laugarren partida irabaztea, semifinaletan jartzen ziatuena medaila lortzeko aukerekin.
Lehiakideen inguruan hurrengoa esan du “ talde errusiar baten aurka ariko gara, txapelketa 4 aldiz irabazi dutenak, eta baita ere Milaneko taldearne aurka, jokalari profesionalez osatua”. Aurre egiteko, talde donostiarrak beren “gaitasun tekniko eta taktikoak baliatu beharko ditu joko dinamiko baten bidez”, aurkarien nagusitasun fisikoa neutralizatzeko asmoz.
Halaber, eskerrak eman nahi izan dizkie udalari eta taldeko babesleei, hala nola AVK, Termas, Bultz eta Urkabe, errugbia babesteagatik, hirian ahotsa emanez "3 aldiz Espainiako txapeldun eta Europako txapeldunorde izan den talde bati, hori baita kirol honek behar duena eta, horrela, jokalari amateurrek maila gorenean lehiatzeko egiten duten ahalegina aitortu nahi izan du".
Belaunaldi aldaketa, baina gazteengan konfiantza berdina
Unai Bayon, taldeko bigarren kapitainak hartu du hitza. Azpimarratu nahi izan du aurten lehiatuko den taldearen gaztetasuna, 2016an parte hartu zuenaren aldean. Kide gehienek 18 eta 22 urte artean daude, joko dinamikoaren mesedetan, eta horren maila altuko taldeen aurka lehiatzeak beraien joko maila hobetzea ekarriko du, eta horrek fruituak emango ditu txapelketa nazionalean.
Gazte donostiarrak Gipuzkoan Bera Berak zazpiko modalitatean duen erreferentzialtasuna garaipatu du, “ txapelketa honetan bi Hernaniko jokalari ariko dira gurekin, hala nola, Espainiakoan ere Ordiziko batek parte hartu zuelarik. Izan ere, jokalari gipuzkoarrek badakite Bera Berak modalitate olinpiko honenegatik apostu sendoa egin duela, eta honen bitartez maila gorenean lehiatzeko aukera bat dagoela, XV eko modalitatean zailagoa suerta daitekeena. Talde ezberdinetako jokalarien parte hartzea, kluben arteko harreman ona uzten du agerian.”
Asteburuan zehar partidak, inpresioak eta laburpenak jarraitu ahal izango dira klubeko sare sozialetan, zaleek etxetik adore emango dio taldeari beste behin gure gazteak Europako zazpi errugbi potentzia handienen aurkako lehian.