“Egunero lan egiten dugu boleibolaren alde (bai pistan bai hondartzakoa) Donostian eta Bera Bera klubak boleibolean ere erreferente bat izateko, bere iharduera sustatzen, adin guztietako jendearekin lan egiten, eta hainbat txapelketetan parte hartzen gure taldeekin eta jokalariekin.”
Zer da Bera Bera Boleibola? Bere esfortzu eta sakrifizioarekin boleibola eta hondartza-boleibola Donostia eta Gipuzkoa osoan geroz eta hedatuago izatea lortzen ari den talde bat.
Kirolean egunero bere limiteak lurrera botatzen dituena.
Udazkenean eta neguan boleiboleko txapelketetan parte hartzen du, hondartza-boleiboleko txapelketetan urte osoan zehar eta nagusiki udaberri eta udaran, noiz hondartza-boleiboleko txapelketa ezberdinak antolatzen duena (jende guztiarentzako popularrak, maila haundiagokoak ere toki ezberdineko bikoteak etortzen direnak…), Donostiako Aste Nagusikoa barne.
Gure kluba eta kirola sustatzeko ahalegin haundia egiten ari dena, eta bere kantera indartzeko esfortzuak bideratzen ari dena.
Informazio gehiago nahi izanez gero, eska ezazu email bidez