Abuztuak 26 (umeak eta senior ez federatua), Abuztuak 27 (senior federatua).
Non: Zurriola hondartza (Donostia).
Izena emateko epea: ABUZTUAK 24 osteguna 9:00 (a.m.).
Antolatzaileak: Bera Bera eta Gipuzkoako Boleibol Federazioa.
Laguntzaileak: Euskal Boleibol Federazioa, Coca-Cola, La Perla, Desscenter, Fisiosport Irun, BM.
Kontaktua:
UMEEN 4x4 TXAPELKETA:
- 2003. urtean edo ondoren jaiotako 4 jokalariez osaturiko taldeak (mutilak, neskak edo biak). Bostgarren jokalari bat ordezko moduan onartzen da.
- 2x2 senior txapelketa ez federatuan parte hartzea nahi dutenek, eskatu dezakete eta antolatzaileek txapelketa horren bigarren fasean sartzeko aukera begiratuko dute.
- Txapelketa sistema talde kopuruaren arabera erabakiko da.
- Inskripzioa doan, email bidez ABUZTUAK 24 OSTEGUNA 9:00-ak ARTE, jokalari bakoitzaren izena, abizenak eta jaiotze data bidalita, kontaktu telefono batekin batera.
- Ordutegia:
- 10:00 parte-hartze konfirmazioa.
- 10:30 txapelketa hasiera.
- 14:00-ak baino lehen txapelketa amaiera.
2x2 TXAPELKETA EZ FEDERATUA, gizonezkoa eta emakumezkoa:
- 2 jokalariez osaturiko taldeak, ordezkorik gabe.
- Txapelketa sistema talde kopuruaren arabera erabakiko da. Bi fasetan jokatzea saiatuko da, lehenengoan talde guztiak batera, eta bigarrengoan bi mailatan banatuta. Talde bakoitzak 4 partida gutxienez jokatuko du.
- Inskripzioa: 12 €/talde (hondartzan ordainduko da), email bidez ABUZTUAK 24 OSTEGUNA 9:00-ak ARTE, jokalari bakoitzaren izen-abizenak eta kontaktu telefono bat emanda.
- Sariak: gure laguntzaileen opariak lehen sailkatutako hiru taldeentzat.
- Ordutegia:
- 10:00 parte-hartze konfirmazioa (hondartzan bertan edo telefonoz).
- 10:30 txapelketa hasiera.
- Lehenengo fasea goizean.
- Bigarren fasea arratsaldean.
2x2 TXAPELKETA FEDERATUA, gizonezkoa eta emakumezkoa, ranking nazionalerako (RNVP) puntuagarria:
- 2 jokalariez osaturiko taldeak, ordezkorik gabe.
- Talde kopurua: guztira 32 bi kategoriak kontutan hartuz. RNVP puntuen arabera onartu eta koadroan kokatuko dira. 4 toki (kategoria bakoitzeko) gordeko dira antolakuntzak erabakitzen dituen euskal lizentzia duten taldeentzako.
- Hondartza boleiboleko lizentzia beharrezkoa da.
- Txapelketa sistema: koadro nagusia kanporaketa bikoitzekoa (set bateko partidak, semifinalak eta finala izan ezik). Bere lehen 3 partidatan kanporatutako taldeek bigarren fase bat jokatuko dute. 4 partida gutxienez jokatuko dute beraz.
- Euskal Federazioak izendatutako epaile federatuak.
- Talde bakoitzeko jokalariei antzeko diseinua eta 1 edo 2 zenbakiak duten kamiseta/top-ak erabiltzea eskatzen zaie.
- Inskripzioa: 20 €/talde (hondartzan ordainduko da), email bidez ABUZTUAK 24 OSTEGUNA 9:00-ak ARTE, jokalari bakoitzaren izen-abizenak, DNIa eta lizentzia ziurtagiria emanda, kontaktu telefono batekin batera.
- Sariak: 1. 60 €, 2. 40 €, 3. 20 €.
- Ordutegia:
- 10:00 parte-hartze konfirmazioa (hondartzan bertan edo telefonoz).
- 10:30 txapelketa hasiera.
- Koadro nagusiko semifinalak 15:00-etatik aurrera.
- Koadro nagusiko finala 17:00-etatik aurrera.
INFORMAZIO OROKORRA:
- Partehartzaileentzako edaria eta fruta egongo da.
- Gipuzkoa Open 2017ko diseinua duten emakumezkoen kamisetak salgai daude 5 €-tan. Kamiseta kopurua mugatua da.
- Antolakuntzak hemen aipatutako edozein aldaketa egin dezake beharrezkoa ikusten badu.