Bera Bera

Select your language

Larunbata: Gazteen 4x4 txapelketa, Helduen 4x4 txapelketa mixtoa

Igandea: 2x2 emakumezkoen txapelketa, 2x2 gizonezkoen txapelketa

Bera Bera klubak eta Donostia Kulturak antolatutako txapelketa.

Lekua: Zurriola hondartza (Ekialdea).

2017ko abuztuaren 12, Larunbata 10etatik 20tara:

1.     4X4 TXAPELKETA MIXTOA

  • Uneoro emakume bat eta gizon bat kantxan derrigorrez egotea. Taldea deskalifikatua izango da bestela.
  • Ordezko taldekide bat izateko aukera dago.
  • 10 € talde bakoitzeko.

 2.     GAZTEENTZAKO 4X4 TXAPELKETA (13 urte arte, txapelketa eguna barne)

  • Neskez, mutilez edota bietaz osaturiko taldeak.
  • Ordezko taldekide bat izateko aukera dago.
  • Doan.

2017ko Abuztuaren 13, Igandea 10etatik 20tara:

3.     EMAKUMEZKOEN 2X2 TXAPELKETA

  • Ordezkorik ez da onartzen.
  • 5 € talde bakoitzeko. 

4.     GIZONEZKOEN 2X2 TXAPELKETA

  • Ordezkorik ez da onartzen.
  • 5 € talde bakoitzeko.

Izen emateak:

Epea Abuztuak 9 asteazkena 23:59ak arte.

Gazteentzako 4x4 txapelketako taldeak txapelketa egunean ere hondartzan bertan txapelketa hasi aurretik apuntatu daitezke talde talde gutxi baldin badira, baina partehartzea ziurtatzeko goiko epe barruan apuntatzea gomendatzen da.

E-mail bitartez Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean. Azaldu beharreko datuak:

  • Parte hartu nahi duten kategoria.
  • Partehartzaileen izen-abizena. 4x4 taldetan, taldearen izena ere bai.
  • Kontaktu telefonoa.

Parte hartzeko kuotaren ordainketa hondartzan egingo da txapelketa hasi baino lehen.

Ahal den neurrian partehartzaile kopurua mugagabea izango da.

Oharrak:

Informazioa eguneratuta argitaratzen joango gera Facebooken: https://www.facebook.com/Torneo-Popular-Voley-Playa-Semana-Grande-San-Sebastian

Gazteen txapelketa izan ezik, gainontzeko taldeek sailkapen faseetan txandaka arbitratu beharko dituzte partiduak. Talde bat jokatzeko edo arbitratzeko momentuan bertan agertzen ez bada, deskalifikatua izango da. Fase finalak antolatzaileek arbitratuko dituzte.

Antolatzaileak, beharrezkoa ikusten badute, aipatutako oharren bat aldatzeko eskubidea izango du.

Antolatzaileak ez du ardurarik izango txapelketan lesio edo lapurretaren bat gertatuz gero.

Donostiako Udalak partehartzaile guztien eskura jarriko ditu kabina kolektiboak, antolakuntzari aurretik eskatuta.

Partehartzaile guztiek araudia onartzen dute izen ematearekin batera.

Laguntzaileak / Colaboradores

  •    

Laguntzaileak/Colaboradores