Imanol Egañak (Bera Bera) eta Francisco Morenok (Sevilla) 9. postua lortzen dute Ayamonten
Duela bi aste Valentzian hasi zen hondartza boleiboleko Zirkuitu Nazionala, Iosu eta Imanol Egaña anaiak euskal boleiboleko eta Bera Berako ordezkari gisa. Fase finalera iristeko bi erronda gainditu behar zituzten partida bakar bat galdu gabe, baina De Mena-Plaza taldearen aurka ezin izan zuten garaipena lortu, hauen efikazia erasoan eta sendotasuna defentsan zela eta.
Pasan den asteburuan zirkuituaren bigarren froga ospatu zen Ayamonten (Huelva), Donostiatik oso urrun, gure ordezkorik espero ez genuen beraz, baina Imanoli parte hartzeko aukera sortu zitzaion Sevillako Francisco Morenorekin, Iosu ezin zuela konfirmatu ondoren. Pacok eta Imanolek sailkapeneko fasean partidu bat irabazi behar zuten Ferrera-Sollet bikotearen aurka, eta lortu zuten bai: jokoa ondo kontrolatuz eta aurkariak behartuz defentsa sendo batekin, 2-0 (21-16, 21-11).
Behin kuadro nagusian haize bortitza hasi zen eta jokoa baldintzatzen zuen. Horrela galdu zuten gutxigatik Roxlo-Burgal taldearen aurka (2-1: 21-13, 21-23, 7-15) eta ondoren Brandao-Kollerrekin lehenengo seta eskuratzeko gertu izan ostean (2-0: 21-23, 13-21).
9. postuan amaitu zuten, oso ona maila honetako txapelketa baterako. Gainera, elkarbizitza Donostiatik urrun ezinhobea izan zen Paco, bere familia eta lagunekin, beren Sevillako grazia propioarekin.
Aste honetan bertan Zirkuitu Nazionaleko 3. froga ospatzen da ostegunetik aurrera Laredon eta Gasteizko Andre Maria Zuriaren txapelketa igandean, Bera Berako jokalariekin ere.
Aste ona pasa!