Pasa den igandean, gazteen taldea pistan estreinatu zen beraien artean jokatutako "Pistako Erregearen" txapelketan. Hiru taldetan banaturik, txapelketen munduan murgildu eta lehenengo pausuak eman zituzten.
Jokalari guztiek denboraldiaren hasieratik erakutsi duten lanaren eta motibazioaren emaitza den aurrerapen tekniko eta taktikoak antzeman ziren ikasteko oso baliagarria izan zen jardunaldi horretan.
LAN BIKAINA EKIPO! Bat, bi eta hiru… BERA BERA!