Rocasaren aurka jokatu ostean, Elisabet Cesáreok, Adriana Cardosok eta Renata Arrudak selekzioekin bat egingo dute Danimarkan eta Kroazian lagunartekoak jokatze aldera.
Cesareok Copenhagueko aeroportuan egon behar du apirilaren 12an eta autobusez Hillerød hirira abiatuko da selekzioarekin, konzentrazioa osatuko den lekura. Espainiak bi partida jokatuko ditu Danimarkarekin, apirilaren 15ean osteguna, 20,15etan eta larunbatean 16,10etan, biek Hillerødeko Frederiksborg kiroldegian.
Bestetik, Brasilek HEP CROATIA CUP txapelketa jokatuko du eta Cardoso eta Arrudak apirilaren 12tik 19ra bitartean burutuko dute konzentrazioa.
Tokyo: Brasil eta Espainia multzo berean
Baliteke, Tokyoko Joku Olinpikoetan Eli Cesáreo, Adriana Cardoso eta Renata Arruda bat egitea, izan ere, lehengo astean egin zen zozketaren arabera multzo berean direlako: Suedia, Frantzia, Hungaria, Errusia, Espainia eta Brasil.