Larunbatean Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek denboraldi amaiera ospatu zuten. Goizean zehar Bidebietan hainbat partida berezi jokatu ziren, non gurasoek ere parte hartu zutelarik eta ondoren, Petritegiko Malum Rex jatetxean 170 pertsona elkartu ziren bazkari eder baten inguruan.
Oso urte polita izan da harrobiarentzat, besteak beste, Lacturale Bera Bera kadete taldeak Kopan kadete mailako finala jokatu zuen Illunben eta Euskal Ligako senior taldeak Zilarrezko mailara igotzea lortu zuen. Larunbatean datorren denboraldian jarraituko ez duten jokalariek (Enara, Ainhoa, Leire, Laia eta Aintzane) omenandi xume bat jaso zuten, bertsoa eta guzti: ikusi bideoa
Euskal Kopa, liga eta fasea
hori da hori lorpena
Urtean erakutsi duzue
zuen bertsio onena
Cangasen gertatutakoa da
eskubaloiko gorena
Zuek ezagutzea izan da
bizitzako gauz hoberena
Gaurkoz utz ditzagun malkoak
eta osa dezagun dena