Aritzbatalde kiroldegian izan zen hitzordua atzo eguardian eta Bera Berak garaipena behar zuen, Ameztoi Zarautz líder baitzen puntu bateko aldearekin. Partidari hasiera bikaina zioten donostiarrek, Amaia Eguren gidari, markagailuan igarri zena (5’: 2-5) baina etxekoak segituan gerturatu ziren (5-8). Halere, Bera Berak beste urrats bat eman zuen defentsan, Ainara López bikain jokaldiak amaitzen, eserlekutik atera ziren Lizeaga, Maialen Eguren, Zolezzi, Del Campo, Macicior jokalariek maila mantendu zuten eta atsedenaldirako (10-14) tartea ireki zuten.
Bigarrenean, Amaia Eguren eta Elene Vázquezek Irati Azkue aurkitu zuten sei metrotan, Ainara Lópezek indarra erakutsi zuen, Haizea Urretabizkaiak bezala. Bera Beraren abantaila handitzen joan zen partida eta Euskal ligako txapelketa eskuratzeko. Hurrengo erronka, Zilarrezko mailarako igoera fasea.
Emaitzak:
Euskal Liga:
Senior neskak:
AMEZTOI ZARAUTZ 20-30 BERA BERA
Jubenil neskak:
LACTURALE BERA BERA 29-33 MUSKIZ AZUL
Jubenil mutilak:
HERRERIA BIDEBIETA BERA BERA 34-43 URANGADEKO ZUMAIA PULPO EK
Gipuzkoako lehiaketak:
Senior mutilak:
BERA BERA 20-28 HERNANI PAPELERA ZIKUÑAGA E.T.
Jubenil neskak:
LACTURALE BERA BERA 13-20 EREINTZA AGUAPLAST
Jubenil mutilak:
HETTICH ZKE 35-37 HERRERIA BIDEBIETA BERA BERA
Kadete neskak:
BERA BERA URDINA 29-28 EREINTZA BEISSIER
Infantil neskak:
BERA BERA URDINA -- Bergara KE
MEK EIBAR ESKU. C 18-21 BERA BERA LARANJA
Infantil mutilak:
BERA BERA URDINA -- INGOU ARRASATE EB