Basaurin ospaturiko promozioan, atzo Urduliz gaindituta (35-33), Herrería Bidebieta Bera Berak Euskal ligako bigarren faseari ekingo dio otsailaren 3tik aurrera. Sei taldek osatuko dute multzoa: Gran Camping Zarautz, Zaisa Bidasoa Irun, Urangadeko Zumaia Pulpo, Indupime Basauri eta Urola RSA. Egutegiko zozketa urtarrilaren 29an izango da.
Zozketa horretan ere Lacturale Bera Bera kadete neskak izango dira. B multzoan arituko dira Gran Camping Zarautz, Printhaus Basauri, Errotabarri Ermua, Urdaneta eta Muskiz taldeekin batera. Jubenilak, aldiz, neska zein mutilak, Gipuzkoan arituko dira hemendik aurrera.
Bestetik, Gipuzkoako txapelketan ere berri onak, izan ere jokaturiko partida guztietan garaile irten dira Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeak.
Euskal Liga:
Senior neskak:
SIDENOR BASAURI 21-31 BERA BERA (abenduaren 22an jokaturikoa)
Kadete mutilak: Promozioa
HERRERIA BIDEBIETA BERA BERA vs LEIZARAN URDIÑA 40-50
INDUPIME BASAURI vs HERRERIA BIDEBIETA BERA BERA 45-44
HERRERIA BIDEBIETA BERA BERA vs URDULIZ ESKUBALOIA 35-33
Gipuzkoako txapelketa:
Kadete neskak
MUNTTARPE 33-36 BERA BERA URDINA
Infantil neskak
AIALA C ZKE 13-30 BERA BERA LARANJA
BERA BERA URDINA 27-23 Egia Eskubaloia
Infantil mutilak
MEK EIBAR ESKUB. B 16-34 BERA BERA URDINA