Euskal Ligan jarraitze aldera Herreria Bidebieta Bera Bera kadete taldeak Basaurin du hitzordua, bat beharrean, hiru. Izan ere, Euskal Ligan zortzigarrenak izanda, bigarren fasea jokatu ahal izateko promozioari heldu behar diote, hau da, lau talde Basaurin elkartuko dira ostiraletik igandera bitartean. Herrería Bidebieta Bera Berak Andoango Leizaran izango du aurrean ostiralean 17,15etan; larunbatean, 12,15etan, Indupime Basauri izango da aurkaria eta igandean, Urduliz Eskubaloia, 10,30etan. Horietatik, hiru taldek lortuko dute Euskal Ligarako txartela.
Lehen fasea amaituta, Lacturale Bera Bera kadete nesken taldek ere Euskal Ligan jarraituko du, aldiz, jubeniletan, neska zein mutilen taldeak Gipuzkoan arituko dira.
Senior taldeak berriz, jardunaldia aurreratu zuen Basaurin non Bera Berak garaipena eskuratu zuen.
Gipuzkoako txapelketetan aldiz infantil mutilek Eibarren dute hitzordua larunbat goizean, Bera Bera kadete neskak Lezon arratsaldean eta infantil neskak eta eskolak, igandean, Oñatin, Yoldin eta Zarautzen.