Zarauzko taldearen aurka, azkeneko partidak galdu arren, gaur Bera Bera senior taldea nagusi izan da Aritzbatalden jokaturiko Euskal Kopako finalean eta garaikurra eskuratuz (17-26, atsedenaldian 8-17).
Partida hasieran bi taldeak parez pare ibili arren, Bera Berak bigarren partzialaren inguruan tartea ireki du gaur Maialen Pescador entrenatzaile (Nely Carla, selekzioarekin dago) zuela. Ameztoi Zarautzek birritan gelditu du partida baina ezin izan du donostiarren lehen lerroa gelditu. Hutsarteek ez dute egoera zarauztarren egoera konpondu, ezta erasoan ere, gol bakarra sartu baitute azkeneko 15 mituetan. Ondorioz, atsedenaldian 8-17.
Bigarren zatian, Bera Berak hartutako abantaila kudeatzen jakin izan du. Zarautz sei golera gerturatu da baina partida ez da arriskuan egon.
Fitxa: Ameztoi Zarautz 17, Bera Bera 26
Ameztoi Zarautz 17 (8+9): Aguado, Trojaola, Azpitarte, Aranburu (3), Nogales (2), Bengoetxea (2), Sánchez, Schlecht, Aginaga (4), Garmendia (2), Bikuña (2), Esnal, Sanz (2), Urbieta, Mutiozabal
Bera Bera 26 (17+9): Zabala, Pascual (1), Ainara López (5), Vázquez (7), Eguren (4), Villarrubia, Azkue (5), Ruiz de Gauna, Martínez (1), Lizeaga (1), Ainhoa López, Jauregi, Macicior (2), Ulazia (o.a.)
Epaileak: Elordui eta Cabrera (euskaldunak)
Kanporaketak: Azpitarte eta Aranburu, Zarauztik eta Lizeaga, Ainara López (2) eta Ruiz de Gauna, Bera Beratik.
Partzialak: 2-2, 3-5, 3-8, 7-12, 7-14, 8-17 –atsedenaldian- 9-19, 11-19, 13-19, 14-21, 16-24, 17-26