Euskal Kopako azken jardunaldian, Bera Bera Senior taldeak Elgoibarren irabazita (32-41), multzoko bigarren postua eskuratu du, ondorioz, datorren asteburuan jokatuko diren finalaurrekoetan Egia izango du aurkari, gaur egindako zozketak zehaztu duenez.
Bestalde, jubenil nahiz kadete taldeek amore eman behar izan zuten, gertuena Lacturale Bera Bera kadete nesken taldea izan zelarik.
Emaitzak Euskal Kopa:
Emakumeen senior:
MALAPE TABERNA ELGOIBAR 32, BERA BERA 41
Jubenil neskak:
LACTURALE BERA BERA 19, GARAJE AXIRI PULPO EK 29
Jubenil mutilak:
HERRERÍA BERA BERA 21, EREINTZA AGUAPLAST 38
Kadete neskak:
LACTURALE BERA BERA 20, KUKULLAGA ETXEBARRI 22
Kadete mutilak:
URANGADEKO ZUMAIA PULPO EK 48, HERRERÍA BERA BERA 24