Asteburu honetan Euskal Ligarako igoera fasea hartuko du Barakaldok, gizonezkoen kadete eta jubenil mailetan. Bertan Herrería Bidebieta Bera Bera taldeak arituko dira, Inmobiliaria Ezker Aldea Balonmano Barakaldo eta Corazonistas taldeekin batera.
Kadete eta jubenilen partidak batuz sailkapena sortu da eta aurreneko bi taldeak arituko dira datorren denboraldian Euskal Ligan.
Herrería Bidebieta Bera Bera kadete eta jubenilek taldeek ostiralean partidak erabakienak izango dituzte. Izan ere, Corazonistas izango da aurkaria. Lasesarre kiroldegian, 17,30etan kadeteen txanda izango da eta 19,30etan, jubenileena. Larunbatean Herrería Bidebieta Bera Berako bi taldeek Inmobiliaria Ezker Aldea Balonmano Barakaldoren aurka jokatuko dute, 17,30etan eta 19,30etan. Eta igandean arabarrek eta bizkaitarrek faseari amaiera jarriko diote.
Ondoren partida guztien puntu batuketa egingo da Euskal Ligarako bi txartelak noren menpe gelditzen diren jakiteko. Berdinketa ematekotan kadeteen emaitzak izango dute lehentasuna.