Bera Bera Eskubaloiko lau jokalari arituko dira Euskadirekin Espainiako Erkidegoen Selekzioen arteko txapelketan (CESA 2023), aurten Alacanteko 11 herrietan ospatuko dena urtarrilaren 3tik 8ra bitartean.
Horrela, euskal selekzioek infantil mailako jokalari June Lasa, Euskal Ligako Lacturale Bera Bera taldetik, Oihana Murgiondo kadetea, eta Eider Tapia eta Haizea García jubenilak deitu dituzte. Zoritxarrez lesio batek txapelketatik kanpo utzi du Maren del Campo jubenila.
Ordutegiak, partidak eta lekuak. Norgehiagokak streaming bidez izango dira ikusgai
Infantil neskak, Kopan:
Urtarrilak 3, 16etan Euskadi vs Extremadura: Callosa de Ensarriá
Urtarrilak 4, 13etan Murcia vs Euskadi: Callosa de Ensarriá
Multzoko txapelduna Espainiako txapelketara sailkatuko da (hiru multzoetako bigarren onena ere bai)
Kadete neskak: Espainiako Txapelketa:
Urtarrilak 3, 12etan Euskadi vs Cataluña La Nucía, la Muxara kiroldegia
Urtarrilak 4, 10etan Euskadi vs Castilla la Mancha La Nucía, la Muxara kiroldegia
Urtarrilak 5, 10etan Nafarroa vs Euskadi La Nucía, la Muxara kiroldegia
Jubenil neskak: Espainiako Txapelketa:
Urtarrilak 3, 10etan Euskadi vs Cataluña La Nucía, Camilo Cano kiroldegia
Urtarrilak 4, 12etan Nafarroa vs Euskadi La Nucía, Camilo Cano kiroldegia
Urtarrilak 5, 10etan Euskadi vs Galicia La Nucía, Camilo Cano kiroldegia