Bera Bera eskubaloiko harrobiko lau taldek Zumarragan ospatuko den VI. Anabel Santamaría omenezko txapelketan hartuko dute parte gaur arratsaldean. Txapelketa honetan lortzen den diru guztia gaixotasun neurologikoen ikerketak sustatzeko izango da.
Hortaz, Zumarragako Ispila kiroldegian, neska eta mutilek osaturiko alebin mailako partidarekin hasiko da topaketa 16etan, infantil nesken txanda izango da 17etan, 18etan kadeteena eta 19etan, jubenilek itxiko dute ekitaldia.