Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Errealak datorren Azaroak 10-ean, arratsaldeko 6:30-etatik aurrera Anoetako zelai berrian Estatu Batuak eta Samoa selekzioen artean jokatuko den Nazioarteko Errugbi partidua bultzatuko dute. World Rugby-k antolatzen dituen Azaroko leihoak deritzon partidu ofizial honekin Anoetak bere lehen errugbiko partidua jasoko du.
Partiduaren antolaketa Bera Bera Errugbi Taldea eta El Diario Vasco-ren esku egongo da.
Eneko Goia Donostiako Alkateak hartu du lehenik hitza: “Anoetaren birmoldaketa lanak burutu aurretik, helburua lau kirol ezberdinen egoera hobetzea zen futbola, errugbia, atletismoa eta belar hockey-a. Futbolarekin lehen pausoa eman genuen Bartzelona-ren aurkako partiduan eta oraindik bide luzea dugu egiteko baina oraingoan errugbiko goi mailako norgehiagoka bat eskaintzeko parada dugu. Gure hirirako oso garrantzitsuak diren goi mailako ekitaldiak jasotzeko baliabideak ditugula erakutsi nahi dugu”.
Denis Itxaso, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako Foru Diputatuak esan duenez “nabarmena da Gipuzkoak errugbi zaletasun handia erakutsi duela betidanik, kirol klub ugari ditugularik kirol hau sustatzen gure lurraldean. Ekitaldi hau Azaroan egitea ere garrantzitsua da lurraldearentzat. Zelaian gipuzkoar erara haka bat egin ahal izatea espero dut, gipuzkoako eskola kirol mailan abian jarri genuen Entzun kanpina deritzona. Zelai berriak izango duen erabilera anitza nabarmendu du, ez bakarrik Errealarekin, baizik eta beste zenbait ekitaldi antolatuz”.
Alfonso Feijoo, Estatuko Errugbi Federazioaren Lehendakariak aipatu du “orain dela bi urte jokatutako Estatu Batuak – Tonga partiduaren arrakastaren ondoren, World Rugby-ri partidu hau eskatzerakoan, zailtasun gutxi izan genituen. Bera Bera eta Rugby Challange –ek partidu hau eskatu ziguten eta Estatuko Selekzioak jokatzen ez duen arren (Anoetako partiduaren ondoren Samoa-ren aurka jokatuko dute) Donosti hirirako oso garrantzitsua dela uste dugu. Donostiar bezala ohore bat da niretzat partidu hau nire hiriak antolatzea, are gehiago Udaletxeak, Foru Aldundiak eta Errealak partidu honi ematen ari diren bultzada ikusirik”
“Etorkizunean partidu gehiago ekartzeko helburua”
Bera Bera Rugby Taldeko Lehendakariak, Fernando Díez-ek bestalde nabarmendu du “errugbia izan zen Bera Bera-ko lehen kirola eta dagoeneko esperientzia nabarmena pilatu dugu goi mailako beste zenbait ekitaldi antolatuz, EGOR beteranoen txapelketa, Estatu Batuak-Tonga errugbi partidua edo Espainia – Alemania Nazioarteko Eskubaloi partidua. Benetan eskertzen dugu Udaletxeak, Foru Aldundiak, Errealak eta gainontzeko laguntzaileak ematen diguten babesa partidu hau aurrera atera ahal izateko. Etorkizunean partidu gehiago eta ahal bada oraindik maila handiagokoak ekartzeko lanean jarraituko dugu.”
Ekitaldian ere egon dira, besteak beste, Martín Ibabe, Donostiako Udaleko Kirol Zinegotzia, Mikel Ubarrechena, Errealeko Lehendakari-ordea, David Martínez, El Diario Vasco-ko zuzendaria, Isabel Cortadi, El Diario Vasco-ko Ekitaldien Zuzendaria, Ramón Neira, Heineken España Iparraldeko gunearen ekitaldi zuzendaria, Tomás Epalza, Euskadiko Errugbi Federazioko Lehendakari –ordea, Juan Antonio San Sebastián, Gipuzkoako Errugbi Federazioaren Lehendakaria, Angel Sarasola, Bera Bera Errugbi Ataleko arduraduna, David García, El Diario Vasco-ko kanpo harremanetarako eta babesleen arduraduna eta Iñigo Etxeberria, Fortuna kirol elkarteko Behobia-Donostia lasterketaren koordinatzailea.
Urte askotako tradizioa
Donostiak dagoeneko zenbaitetan hartu ditu nazioarteko errubi partiduak. Azkena 2016-ean jokatu zen, Estatu Batuak – Tonga selekzioen artean, 15 mila ikusleren aurrean.
Kirol honen Frantziako ligako zenbait partidu jokatu dira ere, beraien liga txapelketako zenbait jardunaldi Donostian jokatu zirelarik, Biarritz y Baiona izan ziren partidu hauen protagonistak, Stade Français, Toulon edo Toulouse bera arerio izan zirelarik, beraien artean jokatutako derbiaz gain.
Biarritz –ek bestalde Heineken Cup txapelketa jokatu zuen Munster, Bath, Sale Sharks, Ospreys edo Northantons Saints taldeen aurka, beraz EE.UU-Samoa partidua hauen jarraipen bat izango da, errugbiarekiko euskadin dugun zaletasuna garbi geratzen delarik. Anoeta-ko zelaiak gainera Estatu osoko zaletu asko jaso izan ditu. Donostiako Anoetako Estadio Txikian ere Euskadi, England Couties eta Chile aritu ziren edo Euskarians, Frantzia eta Estatuko selekzioak emakumeen errugbian.
Estatu Batuak, etorkizuna
Nabarmentzeko da Estatu Batuak eta Samoa Japonen, 2019-an ospatuko den mundialen egongo direla, eta partidu honek World Rugby-ren sailkapenerako oso baliotsuak diren puntu batzuk banatuko dituela. Puntu horiek nazio horietan errugbia sustatzeko balioko duten diru laguntzetan bilakatuko dira gainera
Estatu Batuak etorkizuneko nazio bat da, World Rugby-aren oneritzia du, txapelketa profesional bat du eta Zelanda Berria edo Irlanda bezalako arerioak jaso dituena bere lurraldean Chicago-n jokatu zen partiduan. 300.000 baino biztanle gehiago eta botere ekonomikoa izanik, munduko errugbi profesional onena duen Super XV txapelketan parte hartzeko taldea osatu lezake etorkizuneanean.
Talentua batez ere
Samoa-k bestalde, ehun mila biztanle eskas izanik, bere jokoaren ardatza botere fisikoa da, europako klub asko bertako gazteak jasotzen ditu beraien arrobirako eta Samoa-ren talentu ia guztia atzerrian dago gaur egun. Zelanda Berria eta Australia izan ziren Samoa-ko jatorria zuten gazteak hartu zituzten lehen selekzioak, gehienak nazio horren etorkinen semeak dira, jatorriagatik aukera dutelarik bi selekzio horietan aritzeko. Errugbian oso aberatsak dira beraz.
Mundiko kopan beti aritzen diren bi selekzio dira.
Oharra.- Gure albiste eta informazioak www.rugbyusasamoa.com web orriaren bidez emango ditugu, bai eta, irudiak ere.