Egoera latza pasatzea tokatu zaigu guztioi baina pixkanaka badirudi momentu hobeak datorzkigula. Hau dela eta, Donostiako udalak hala baimenduta, udara hontarako AISIALDI TALDEAK ETA KIROL JARDUERAK antolatuko ditugu Bera Bera RT kirol elkartetik Manteo Kiroldegian zein Zurriola Hondartzan 2 urtetik aurrerako haurrentzat.
Noski, aurtengo antolaketa eta taldeak osatzeko baldintzak bereziak izango dira, osasun agintariek emandako gomendio eta irizpideak jarraitu beharko bait ditugu guztiok. Gu dagoeneko lanean hasi gara eta talde murriztuak, aire zabalean egiteko jarduerak, norberari egokitutako talde eta ordutegiak, segurtasun neurri bereziak, prezioetan beherapen bereziak,...prestatu ditugu (informazio gehigarria
Betiko ihardueretaz gain (MULTIKIROLA, SURF, HONDARTZA BOLEIA, ZUMBA...) nahi izanez gero norberari egokitutako ekintzak ere antolatzen ditugu (ordutegia, lekua, ekintzak, taldea... erabaki eta guk lagunduko dizuegu).
Izena eman edo plaza erreserbatu nahi baduzue jarri gurekin kontaktuan, bestela Maiatzaren 18tik 21era www.donostiakirola.eus web orrialdean izena eman dezakezue ere.
Laster izango duzue eskuragarri ikastaro hauei buruzko informazio guztia.
Bitartean, zaindu zaitezte!
Aurretiko izen-emateak: Maiatzaren 18tik 21era
Zozketa: Maitzak 22
Leku libreen izen-ematea hasiera: Ekainak 10
Nola: MANTEO Kiroldegia / www.donostiakirola.eus