ASTE NAGUSIARI HASIERA EMATEKO KIROL FESTA
BERA BERA Kirol Elkarteak GAUA PIZTU lasterketaren 5.edizioa antolatuko du datorren 2019-ko Abuztuaren 9 –an, gaueko 23:00-etan. Hiriaren erdialdean 5 km-tako ibilbidea duen lasterketa argitsu, koloretsu eta musikaz betea izango da.
Lasterketa hau Aste Nagusiaren programaren barne dago eta honen hasierako ekitaldi bat da, Donostiako Udaletxean, Alderdi Eder –eko lorategian, izango duelarik irteera eta helmuga.
Korrikalari bakoitzari bere dortsalarekin kit fluoreszente bat emango zaio.
Jarduera honen helburua familiako kide eta lagunen artean ondo pasatzea da, kirola eginez. Urtero partaidetza handituz doan jarduera osasuntsu eta dibertigarri bat proposatzen dugu.
Hala ere, garrantzitsuena ez da ez sasoian egotea ez lasterketa azkar egitea. Garrantzitsuena esperientzia berri bat probatzeko gogoak izatea da, gauez hirian zehar jai giroan lagun artean edo familiako kideen artean korrika egitea.
Jantzi deigarrienarekin parte hartzea nahi dugu, aurtengo gaia: SUPERHEROIAK!!!
Lasterketa aurretik, berotzeko ariketa gisa, ZUMBA eta STRONG BY ZUMBA Master Class bat antolatuko du, photocall bat eta sorpresa gehiago izango ditugu zuentzat.
Zuen zain gaude!!
KONTSIGNA ZERBITZUA 22.00-etatik aurrera Udaletxeko Terrazan.
MOZORROTZEKO GUNEA 22.00-etatik aurrera “mozorrotzeko” materiala jarriko dugu.
PHOTOCALL de 22.00h a 23.00h irteera gunean. Beharrezkoa da Photocall-ean argazkia ateratzea sarietara autatzeko.
ZUMBA eta STRONG BY ZUMBA lasterketarako berotzeko ariketa 22.15-etatik 22.45-etara.
LASTERKETA: Hasiera 23.00-etan Alderdi Eder-en Udaletxe aurrean.
GYNKANA Tenis-ean Gynkana egiteko aukera izango duzu.
SARI BANAKETA (3 lehenengo neskak eta mutilak eta “mozorro hoberena”) sari banaketa 23.45-etan Udaletxeko Terrazan.
HORNIDURA PUNTUA Udaletxeko terrazan izango da.
DUTXA ZERBITZUA La Kontxako kabinetan 00.15h arte.
DORSALA:
Dorsala eta txip-a FORUM LA BRETXAn jaso behar duzu NANa aurkeztuz:
Abuztuaren 9an 9.00-etatik 21.00-ra
Informazio gehiago: