Gaurko partiduaren helburua zein zen argi geneukan, izerdia ateratzea, korrika egitea al genuen neurrian eta defentsan lapurreta argiak egitea saskiraketan amaitzeko.
Partiduaren hasiera ez zen ona izan, betiko moduan, saskiraketa errazetan akatsak egon baitziren. Defentsan ere akats ugari, lapurketako aukera bilatu ezin ibili ginen eta horrela iritxi zen lehen zatiaren amaiera. (11-8)
Bigarren zatia hobera joan zen baina oraindik ere partidua ez zen gurea. 12 puntu besterik ez genituen sartu 10 minutuetan eta deskantsura 23-14, 9 puntuko aldearekin joan ginen.
Hirugarren zatiaren hasiera ez zen batere ona izan, berriro ere lokartuak geunden. Defentsan batez ere, akats ugari eta saskiraketa errezak egiteko aukerak utziz. (38-26) Horrela izan zen arren, laurdena irabaztea lortu genuen eta 12 puntuko aldea atera genien. Ez zen nahikoa guretzat eta laugarren zatia zen azken aukera partidua guztiz gurea izateko eta disfrutatzeko.
Horrela izan zen 20-8ko partziala egin zuten gure nexkek. Lana 11 jokalariena izan zen, oraingo partiduan denak bait zeuden partiduan sartuak. Nahiz eta akats batzuk nabarmenak izan eta hortaz ikasteko balio izan digun, azkenean partiduaz disfrutatzeko aukera izan genuen 24 puntuko aldea lortuz.
ZORIONAK NEXKAK!
Gu gera gera bera bera
MARKAGAILUA LAURDENERO: 11-8, 12-6 (23-14); 15-12 (38-26) y 20-8
(58-34)
SASKIRATZAILEAK: luke (7), Maddi (2), Eneritz (0), Inge (11), Arrate (10), Maria
(2), Nahia (0), June (10), Oihane (11), Enara (5), Elena (0)
1.MAILA NAZIONALA
BERA BERA - LA SALLE.- BILBO, IGANDEA 12-00
SENIORRAK
BERA BERA GROS - GOIERRI.- URRETXU, IGANDEA 18.00
BERA BERA ALBISTUR - EASO.- BENTA BERRI, LARUNBATA 18.00
JUNIORRAK
BERA BERA - ORDIZIA.- BENTA BERRI, IGANDEA 12.00
BERA BERA KURSAL - BKL.- YOLDI, IGANDEA 10.00
IBAETA BERA BERA MOMPAS - ESKORIATZA.- ARETXABALETA, LARUNBATA 16.30
KADETEAK
BERA BERA - IRAURGI.- MANTEO, IGANDEA 9.30
BERA BERA GROS - AÑORGA.- BENTA BERRI, LARUNBATA 16.00
BERA BERA MANTEO - ASKATUAK.- YOLDI, LARUNBATA 16.00
BERA BERA BALDA - MUNDARRO.- LA SALLE, LARUNBATA 16.00
IBAETA BERA BERA IGELDO - OIARTZUNGO.- MANTEO, LARUNBATA 9.30
BERA BERA EGIA - LEZO.- LEZO, LARUNBATA 12.15
INFANTILAK
BERA BERA - ASKATUAK.- MANTEO, LARUNBATA 11-30
BERA BERA MANTEO - ORDIZIA.- ORDIZIA, LARUNBATA 12.30
BERA BERA SANTA CLARA - INTER.- MONS, LARUNBATA 9.15
BERA BERA ZURRIOLA - BERGARA.- MANTEO, LARUNBATA 9.15
1.MAILA NAZIONALA
BERA BERA 37 - 58 ARDOI
JUNIORRAK
OSTADAR 49 - 50 BERA BERA
BERA BERA KURSAL 55 - 59 ERROIBIDE
IBAETA BERA BERA MOMPAS 60 - 52 GOIERRI
BERA BERA ULIA 47 - 39 BKL
KADETEAK
BERGARA SORALUZE 40 - 45 BERA BERA
BERA BERA MANTEO 52 - 51 OINTXE ARRASATE
INTER 34 - 64 BERA BERA GROS
BERA BERA BALDA 58 - 34 SASKIAXULAR
OSTADAR 58 - 49 IBAETA BERA BERA IGELDO
BERA BERA EGIA 29 - 49 TAKE
INFANTILAK
ZAST 70 - 23 BERA BERA
BERA BERA URGULL 47 - 18 LEZO
BERA BERA ZURRIOLA 38 - 29 ATLETIKO SN SN
ALEBINAK
EASO 56 - 45 BERA BERA SASKITXIKI
Larunbata goizean, Monsen jokatutako partiduan, Bera Bera Gros taldeak garaipena lortu zuen bertakoak diren Inter taldea gainditu ondoren 34-64.
Lehen laurden parekatu baten ondoren (16-17), Interrek ezin izan zuen Bera Berak jarritako erritmoari eutsi eta amore ematen hasi zen. Atsedenaldian kanpotarrak nagusi diferentzia nabarmenarekin (19-35)
Bigarren zatian Bera Berak agintzen jarraitu zuen eta diferentzia handitzen joan zen. Azkenean, 64 puntu sartzea lortu ondoren, garaipena garbia Grosekoentzat.
Modu honetan, denboraldia amierara hurbiltzen ari den onetan, Bera Bera Grosek garaipen bat gehiago behar du txapeldun izateko edo eta, bigarren postuan dagoen Añorga taldeak, falta dituen 4 partiduetatik bat galtzea. Egoerak eskuragarri dagoela erakusten badu ere, lortu bitartean, lana seriotasunez egiten jarraituko dugu eta, larunbata onetan, lehen aukera baliatuz, txapeldun izaten saiatuko gera
Urte guztian egindako lanak bere frutua ematen ari da. Gauden egoeran egoteak ere, merito handiko gauza da. Azken pauso hori emateko gai bagera, zer esanik ez!!!
EUTSI EKIPO!!!! GOAZEN EKIPO!!!!
MARKAGAILUA LAURDENERO: 16-17, 3-18 (19-35); 11-21 (30-56) eta 4-8 (34-64 amaieran)
SASKIRATZAILEAK: MARTA (11), Danna (3), Paula (9), Lucía (8), Nara (10), Noa (2), Sara (0), Anne (8) eta Lur (13)
HURRENGO PARTIDUA: Maiatzak 5, larunbata, 16.00tan Benta Berrin, Añorgaren aurka
Defentsan lo geunden, ez ginen gai jokalari bakar bat ere gelditzeko. Guztiz
galduak aurkitu ginen hasieratik, ez genituen atakatzeko aukerak ondo
irakurtzen eta defentsan zer esanik ez. Aldaketak egin eta berdin jarraitzen
genuen jarrera aldaketarik eman gabe.. eta horrela iritsi zen lehen zatiaren
amaiera 13-4. Argi zegoen, zaia izango zela partiduari buelta ematea hasierako
sarrera ikusirik eta aurkariak zeintzuk ziren jakinik.
Ez dakit urduritasunak ziren edo zer zen baina jokalari gehienak konfiantzarik
gabe aurkitzen ziren. Kadete mailan jada konfiantza hori ezin dugu hain azkar
galdu, jakinik gainera aurkari horien aurkako aurreko partidua nolakoa izan zen,
gogorra. Oraingoa oraindik eta gogorragoa zela argi geneukan eta konfiantza
funtsezkoa zen partidu honetarako. Baita beste partidietarako ere, baino
honetarako hare gehiago.
Iritsi zen bigarren zatia. Atakean gure puntu fuerteak aurkitzen hasi ginen eta
horrekin batera gure konfiantza handitzen joan zen. Defentsa aldatu genuen,
itxiago jarri eta intentsitate maila handituz Ordiziakoek zailtasunak izan zituzten.
Hala ere bigarren zatia 12-11, berriero ere berain irabazi zuten.
Hirugarren zatian partidua irabazteko aukera izatea lortu genuen eta Ordiziak
guztiz nominatua zuen partidua gure izatea nahi genuen. (10-13)
Ahaleginak egin genituen eta markagailura hurbildu ere. Bukatzeko 2 minuturen
faltan 3 behera gindoazen baina azkenean ezin izan genuen partidua irabazi.
Esan beharra daukat arbitrajea ez zela lagungarria izan, ez zeukan kriteriorik
pitatzen zituen gauzekin. Baina bueno hori aurrera eramaten ere ikasi behar da
, honek gauzak zailtzen ditu baina gehiena gure esku dago.
Partidu honek erreflexionatzeko balio digu. Partidu amaieran esan bezala, 10ak
konfiantzarik gabe eta partidutik kanpo gaudenean ez da partidua irabazten.
Buruan izan behar dugu entrenatzailetatik hasita jokalari guztiak barne, batek
huts eginez gero denok huts egiten dugula eta hau guztien lanketa bat dela eta
ezin dugula hain konfiantza gutxirekin etorri partiduetara. Partidua aurrera
zihoan heinean, ikusi baitzen konfiantza geneukan momentutan partidua gurea
zela.
Azkenik, zoriontzekoa da arbitrajeari dagokionez nexkek izan zuten jarrera eta
baita partiduko momentu txar eta onetan elkar animatzeari ekion ziotela.
Aste honetan lanean jarraitzea besterik ez zaigu geratzen hurrengo partidua
prestatzeko.
GU GERA GERA BERA BERA!
MARKAGAILUA LAURDENERO: 13-4, 12-11 (25-15); 10-13 (35-28) y 10-10
(45-38)
SASKIRATZAILEAK: luke (9), Maddi (0), Eneritz (0), Inge (3), Arrate (0), Maria
(7), Nahia (0), June (4), Oihane (9), Enara (6)