Gabonetan gure neskak jo ta ke ibili dira lanean. Bueltako lehen astean, eskolara bueltak ez
gintuen ondo entrenatzera eraman. Orokorrean konzentrazio falta handia sumatzen zen, nik
esan oi dudan bezala, tentsio eta ilusio falta.
Bidai luzea egin ondoren, Mondragoneko zelaira iritsi ginen. Zelai txikia eta entrenatzaileontzat
oso deserosoa.
Beroketa ondo hasi zuten neskek, ilusioz eta partiduan lan egiteko gogoz. Partida hasi eta
entrenatzaileon sentsazioa ez zen berdina izan. Momentu askotan, astean zehar bezalaxe,
deskontzentrazioa eta tentsio falta hori partiduan ere sumatu zen.
Aurkariak, nahiz eta, lehen urtekoak izan gure deskontzentrazio momentuak ondo
aprobetxatzeko gai izan ziren eta partidua zaila jarri ziguten.
Gu izan ginen partidua galdu genuen errudun nagusiak; jokalariak eta entrenatzaileok, hau da,
taldea. Egia da, arbitroa eta mahiak eginiko lana aipatu gabe ezin dudala kronika hau bukatu…
oso partidu deserosoa, momentu askotan bidegabea eta frustantea izan zen, kriteriorik gabea.
Azkenik, aipatu nahiko nuke partidu hauetatik ere asko ikasten dela, ez baikinen gai izan
partiduaren mailan jartzeko eta horrelako kasuetan, frustrazioak gure gain hartuz gero oso zaia
da partidua aurrera eramatea.
Beste partidu bat gehiago izango dugu bertan, oraingo honetan prest goaz horrelako egoera
berriro errepikatuz ez dadin.
GU GERA GERA BERA BERA