Aste zail baten ostean iritsi zen asteburua. Partidura bi bajekin iritsi ginen eta bagenekien
honek gauzak zaildu zitzakeela. Maddi, lehenengo urteko jokalaria etorri zen guri laguntza
ematera eta paper garrantzitsu bat izan zuen partiduan zehar.
Aurreko urtean, Mondragonen aurka partiduak ezin irabazi ibili ziren aurten errendimendu
mailan dauden gure sei jokalariak. Aurten berriz, Mondragoneko neskak talde berdina zutela
ikusirik eta emaitzak ikusirik, partidua gure egiteko aukera asko zeudela iruditzen zitzaigun.
Baina nola ez, partidu guztiak borrokatu eta lan eginez gainditzen dira, bestalde gauzak
konplikatu daitezke. Eta horrela suertatu zitzaigun partidua…. Deserosoa.
Orain arte defentsan eginiko izugarrizko lana partidu honetan ez zen gehiegi antzeman. Ez
ginen gai izan horrenbeste aipatzen dugun “ ardura indibiduala” edukitzeko. Erasoan berriz,
mugimendu onak eta baloi zirkulazio azkarrak egin zituzten gure neskek baina gero saskira
jaurtitzeko ausardi eza erakutsi zuten.
Partidu deserosoa izateak, ez zigun utzi hurrengo partiduetara begira landu nahi genituen
gauza berriak lantzeko. Gainera, beste jokalari baten baja ere izan genuen partiduan zehar.
Horrek amorrua sorrarazi gintuen baina partiduari buelta emateko beharra suertatu zitzaigun.
Zelaian jokatzeko aukera zuten jokalariak pribilegiatuak zirela azpimarratu nien uneoro, jokatu
nahi duten eta ezin duten horiengatik zelaian dena eman behar zutela eskatuz.
Horrelako partiduetatik ere asko ikasten da, gauzak gaizki doazenean ere buelta emateko gai
izan behar garelako.
Azkenik aipatzea gustatuko litzaidake, lesionatuta zeudenek ere partiduan zehar beraien lana
egin zutela. Partidua aztertu eta taldekideek eginiko gauza on eta hobetu beharrekoak jarri
zituzten mahai gainean. Bi aipatuko ditut: bankiloan animatuagoak egotea eskatzen diete
beren taldekideei eta ausartagoak izan behar garela erasotzerako orduan.
Zorionak garaipenagatik eta lanean jarraitzera!!
Hurrengo partidua, Interren auka azaroaren 30ean 10:45tan.
GU GERA GERA BERA BERA
1-(13-11) 2-(10-4) 3-(13-10) 4-(5-6)