Bera Bera

Select your language

Donostiarren arteko norgehiagokan Añorgak merezitako garaipena lortu du.

Egiari zor partiduak ez du kolore gehiegirik izan; traketsa eta trabatua joan da, jokoan jarraipen gutxirekin eta arrastaka. Esan daiteke astean zehar entrenamenduetan bizitzakoa izan dela; azterketa garaia, jokalari batzuk gaixo eta entrenamenduetan 5-6 jokalari. Zirkunstantziak pilatuta eta bi jokalari garrantzitsuren bajarekin ahal duena egin du taldeak.
Beti bezala gogotsu irten gara partidura jokoari intentsitatea eta erritmoa emanaz eta saskira hausart jolastuz; honela saskiratze onak lortu ditugu eta 6.minutuan markagailua 8-8 zen. Hala ere, hasiera txukunak ez du jarraipenik izan guretzat, jaurtiketak huts egiten hasi gara eta errebotean jaun eta jabe ziren Añorgarrak, baloi batzuk galdu ditugu eta markagailuan ihes egin dute 24-8 koa ezarri arte. Defentsan aldaketa batzuk egin ditugu eta atsedenaldira 27-12 iritsi gara.

Erasoan zailtasunak genituen baloia mugitzeko; beraiek oso itxita defendatu digute, tiroa flotatzen ziguten eta guk ez genuen asmatzen. Defentsan lan ona egiten genuen baina ez genuen fruiturik jasotzen; beraiek oso handiak ziren eta errebotea kontrolatua zuten, ez bazen lehen aukeran errebotearen ondoren sartzen ziguten eta bigarrengoan ez bazen hirugarrengoan. Honek sekulako frustrazioa sortu du eta jokoan isladatzen ari zen; saskiratze errazak huts eginaz eta kontraerasoan  definitzen asmatu gabe.
Deskantsutik bueltan taldeak esfortzu handia egin du eta markagailuan zerbait hurbiltzea lortu dugu. Hala ere tartea handitu egin dute etxekoek gerora 42-20 izanik markagailua hirugarren laurdenaren amaieran. Taldea saiatu da baina erasoan erreboterik apenas ez dugu lortu eta lehenengoan asmatzen ez bagenuen salduta geuden; haiek aldiz erasoan errebote mordoa lortu dituzte eta azkenean saskiraketa lortzen zuten.

Azken laurdenari ordea besoak jetsi gabe ekin diogu; jakin bagenekien oso zaila zela markagailua iraultzea baina borrokatzen jarraitu dugu. Defentsa lerroak igo ditugu, tiro portzentaia hobetu dugu taldea hazi egin da. 46-39 ra hurbildu gara 4-19ko partzial baten ondoren eta haiek hutsartea eskatu behar izan dute. 2 minutu faltan eta partidoa joan den bezala joanda oraindik aukerekin ginen. 5era hurbiltzeko parada ederra izan dugu baina oraingoan ere kukuak oker jo digu . Defentsan saiatu gara baina erasoan ez dugu azkar jolastu, sinistea falta izan zaigu, 2 minutuan 7 puntu kentzea posible da baina esan bezala ez dugu sinistu, konfiantza falta izan zaigu. Honela, hemendik amaierako minutua partiduaren laburpen argi bat izan da: gu erasoan blokeaturik portzentai eskasak zirela eta; eta haiek bitartean eraso batean 4 erasoko errebote lortuaz eta bostgarren aukeran saskiratzea lortuaz. Honela amaierako markagailua 51-39 izan da.

Partidu traketsa egin izanaren sentsazioarekin joan gara etxera; baina demostratu dugu lehiakorrak izan gaitezkeela edozein egoeretan. Psikologikoki oso partidu zaila izan da eta azpimarratzeko modukoa iruditzen zaigu taldeak ez duela inoiz etsi, amaierararte hestutu dugu eta azkenerarte geure aukeratxoa hurratzen saiatu gara.

Azkenik mila esker laguntzera etorri diren bi kadeteei, funtsezkoa izan da zuen laguntza.
Sinistea besterik ez zaigu falta izan neskak! Lanean jarraituko dugu eta iritsiko dira emaitzak, zihur!

Luke (21), Eneritz (4), Eider (3), Maria (-), Inge (7), Nahia (-), Maddi I. (-), Maddi M. (4), Natalia (-).

Laguntzaileak / Colaboradores

Laguntzaileak/Colaboradores