Derbia monpasek eraman zuen.
Partidu hasiera ona burutu genuen (monpas); baloia ondo presionatuz, lapurretak eginaz eta saskiratze azkarrak sartuaz. Horren adierazle genuen markagailua 5.minutuan: 12-1. Hala ere, laurdenaren bigarren erdian Uliak baloia ongi mugitzea lortu du eta saskiratze errazak sartu dizkigute, lehen laurdena 22-14 amaitu delarik. Bigarren laurdenak hildo beretik jarraitu du saskiratze trukaketa eta markagailuan aldea ez da aldatu, atsedenaldiaren hasieran 7 puntuko aldea genuen. Oro har; Uliak errebotea kontrolatu du eta bigarren aukeretan min handia egin digute, gure erritmo bizia etetea lortu dute eta zalantzati heldu gara atsedenaldira nahiz eta 7 puntu goitik izan.
3. laurdena ere antzeko joan da; Ulia nagusi errebotean eta beraien aukerak ondo aprobetxatuz eta Monpas erasoan gehiegi barkatuz, honela azken laurdenera dena airean joan gara 51-44.
4. laurdenean ordea gauzak aldatu dira; defentsa aldaketa bat burutu dugu eta honekin beraiek ezin izan dituzte jaurtiketa erosoak burutu; errebotea hobeto zaintzearekin batera erosoago ginen eta erasoan lehenago ez bezala asmatzea lortu dugu. Markagailuan alde egin dugu; kostata eta izerdia erruz bota ondoren amaiera eroso batera iritsi gara: 75-54.
Hala ere esan behar da markagailuak ez duela isladatzen partiduan bizitakoa, hestua izan baita norgehiagoka; Uliak oso partido txukuna burutu du eta zorionak haiei ere. Gu aldiz agian, aurreko partiduko intentsitatetik apur bat behera egon gara baina oro har gustora egoteko moduan gaude.
Hurrengo partidua Añorgaren aurka dugu eta, partidu garrantzitsua izango da izan ere ligan ze aspirazio izan dezakegun definitu dezakeelako; orain hurrengo asteetan ondo entrenatuz disfrutatzea tokatzen da! Gogor neskak!
Luke (21), Arrate (6), Maria (9), Inge (25), Nahia (4), June (4), Maddi (4), Natalia (6)