Bera Bera

Select your language

Ekin diogu denboraldiari eta zapore gazi-gozoz joan gara etxera gaurkoan. Aurredenboraldi zaila izan dugu; joko ideia berrien aurkezpena dela eta lesioak medio ezin izan dugu taxuz entrenatu baina lana, gogoak eta jokaturiko lagunartekoek denboraldi hasiera honetara ilusioz beterik eraman gaituzte.

Lehen partidua Beasainen aurka izan dugu eta emaitzari dagokionez esku hutsik joan gara etxera bertatik baina sentsazio oso oso onekin. Taldea partidura urduri irten da; jarrera bikaina izan den arren eskumuturrak dar dar egin digu hasieran, 8-2ko partziala jaso dugu aurkan baina defentsan intentsitatea igo eta lehen laurdena 8-7 bukatzea lortu dugu. Lehen laurden honen bukaerako susperraldiak hegoak heman dizkigu eta bigarren laurdena hasiera sekulakoa izan da. Gure presio bikainak Beasaingoak ito ditu eta 2-12 ko partziala sartu diegu eta etxekoek hutsartea eskatu behar izan dute sarraskia eteteko. Hemendik aurrera beraiek sosegatu egin dira, argiago jolastu dute eta gu nekea somatzen hasi gara, luzea egin zaigu 2.laudenaren amaiera eta azkenean atsedenaldira 20-19 iritsi gara.

Atsedenaldian zegoen markagailuak 20-19; gure sentsazioekin talka egiten zuen, izan ere partidua gure zenaren sentsazioa genuen.

Sentsazio on horiekin ekin diogu 3.laurdenari; defentsan lapurreta asko lortu ditugu eta errebotea sendo babesturik genuen. Hala ere, dinamika eta mugimendu falta genuen, erritmoa falta zitzaigun eta nahiz eta baloia oro har ondo mugitu baloia saskian barrena sartzea falta zitzaigun. Bestalde, Beasaindarrek zituzten aukerak aprobetxatzen zituzten eta kalitatea baliatuz saskiraketa onak sartu dizkigute. Laurdena 36-35 bukatu dugu, frustrazio apur batekin izan ere jokoan nagusi ginen baina markagailuak ez zuen hori adierazten, dena airean beraz.

Azken laurdenari gogotsu ekin diogu; baina 8 jokalariko errotazio motz geratu zaigu eta nekea presente zen. Hala ere sekulako griña eta borroka erakutsi dute jokalariek eta markagailua une oro oso estu egon da. Edonork eskura zezakeen partidua; gure defentsako lanak ez zuen sari bera erasoan eta ezin izan dugu saskia aurkitu. Beraiek hiruko bat eta zorigaiztoko saskiratze bat lortu dituzte eta 50-47 zen markagailua 9” faltan eta baloia guretzat. Jokaldia prestatu dugu eta ezin hobe burutu dute neskek  baina baloiak ez du sartu izan nahi saskitik gaurkoan, garaipena etxekoentzat izanik.

Galdu izan arren; bai joko aldetik eta bai jarrera aldetik nagusi sentitu gara, erasoan ez dugu zorterik izan eta horixe da dena. Etxera buelta gazi-gozoa izan da baina gustura, ondo pasa dugu eta hori da garaipenik handiena, saskibaloiaz gozatzea.

Norabide onean goaz eta lanean eta disfrutatzen jarraitzea tokatzen da, Zorionak Neskak!!

Luke (10), Eneritz (3), Arrate (2), Maria (4), Inge (16), Nahia (2), June (9), Maddi (2)

Laguntzaileak / Colaboradores

Laguntzaileak/Colaboradores