Nahiz eta partidu bat jokatu aurreko egunean, nahiz eta 8 jokalari bakarrik izan kantxaratzeko moduan (animo Nara!!), ekipoaren erakustaldi berri bat ikusi genuen lana, intentsitate eta konpromezuari dagokionean. Jokalari hauek kantxan ikustea benetan gozatzea da. Asmatuko dute, huts egin ere, baita akatsak egin ere, baina nolako konfidantzarekin eta nolako gogoz jokatzen duten ikusteak, "pakete" hauetaz oso arro egoteko arrazoiak ematen digu. Beste behin ere, ZORIONAK EKIPO!!!!
Partidutaz gauza gutxi esateko. Guztiz zentratuta hasitako partidua izan zen eta lehen laurdenean erabakita geratu zena 25-3ko partzialarekin. Hortik aurrera gauza berriak probatu eta detaikeak zuzentzen saiatu, bai erasoan bai defentsan, poliki poliki barneratzen ari garen detaileak
Azkenean garaipen berri bat eta 2 partiduko aste bukaerako helburua beteta
Datorren aste bukaeran partidurik ez dagoela eta, ondo merezitako atsedenaldia izango du ekipoak aste osoan, astelehena 11ean bueltatu eta gabonen aurretik azken partiduari aurre egiteko
MARKADOREA LAURDENERO: 25-3, 18-8 (43-11); 14-5 (57-16) eta 10-10 (67-26 amaieran)
SASKIRATZAILEAK: Marta (4), Danna (6), Paula (6), Lucía (14), Noa (2), Sara (4), Anne (9) eta Lur 22
HURRENGO PARTIDUA: Abenduak 17, igandea, 10.00tan Zarautzen Zast tadearen aurka