Akaba Bera Berak erraz gainditu du Cleba Leon, nahiz eta lehenengo zatian baloia asko galdu ondoren eta aukera gehiegi eman leondarrei, azkenean, donostiarren maisutasuna gailendu da.
Valverde eta gero Tati aurrean jarrita, 5:1 defentsa erabili da partida osoan, emaitza onak emanez, kanpotarrek ezin izan baitute erraz gainditu defentsak egindako hesia. Honen eraginez baloia asko berreskuratu da kontraeraso azkarra eta golean arazorik gabe amaitzeko.
Akaba Bera Beraren jokua oso bizia eta azkarra izan da, Bidebieta kiroldegira hurbildu direnak asko gozatu dute.
Nabarmendu behar da Patri Aisaren aktuazioa. Bigarren zatian atera da eta %54eko portzentaia egin du.
Atsedenaldira 16-14eko emaitza eman da, baina bigarren zatian 7-1ko partziala egin ondoren goraka egin du . Akabak markagailua menderatzen hasi da eta joku ona erakutsiz partida amaitu arte mantendu du goleko errenta Batez ere, baloiak ez direlako apenas galdu eta beste partidekin alderatuta, talde osoaren efektibitatea nabarmentzekoa izan delako.
Partida honetako Reyes Carreresek egin duen jokalari deialdiatik ia guztiak sartu dira pistan, baita ere, bigarren mailako Sara Curto gaztea, lehen aldiz goi mailako taldearekin egon delarik partida batean.
Bi puntu garrantzitsu bostgarren postuan finkatu ahal izateko. Azkeneko ligako partida izan da etenaldia baino lehen, Emakumezkoen Eskubaloiko Mundiala jokatuko delako Frantzian abenduaren 2tik 16a arte. Abenduaren 22a arte itxaron beharko da eta jardunaldi honetan partida interesgarri batekin hastera doa, euskal derbia edukiko dugu Lizarran Itxakoren aurka.
Beraz, esan daiteke Akaba Bera Berak froga ona izan duela datorren ostiralean eta igandean jokatu behar duen Europako Errekopako Txapelketaren kanporaketari aurre egiteko. Orain, jokalarien nekea eta errekuperazio lanak kontutan hartu beharko dira bi partida hauetara ezin baino hobeto iristeko.
Akaba Bera Bera: Bouveret, Petrinja, Tati Garmendia (2), Ziarsolo (5), Puche (2), Eider Rubio (3), Agirre (6), -hasierako zazpikoa-, Aisa, Patri Pinedo (3), Valverde (9), Sanromán (5), Krnic, Curto eta Mínguez.
Cleba León: González, Carvalho (1), Thorsen (3), Lima (2), Cembranos (4), Martínez (3), Rodríguez (6) -hasierako zazpikoa-, Guedes,Valiente (1) García (3), Bent Salam, Mugosa (1), Arias eta Cañón.
Epaileak: Ordoki eta Eraso (Nafarroa). Rubio (2), Pinedo y Sanromán etxekoen kanporaketak eta Carvalho, Mugosa (2) eta Valiente Leondarren aldetik.
Datorren ostiralean, azaroak 9, arratsaldeko 19:30etan Errenteriako kiroldegian jokatuko da Europako Errekopako final hamaseirenako kanporaketaren joaneko partida. Itzulerakoa, berriz, igandean, azaroaren 11n eguerdiko 12:00etan Bidebietako kiroldegian. Iazko norbere herrialdeko Kopako txapeldunen artean parte-hartzen den konpetizioa da. Oraingo honetan, AKABA BERA BERAk (Donostia) Suitzako ST OTMAR ST GALLEN taldea edukiko du aurkari. Bi partidetako epaileak Roberto Scola eta Tal Alperan italiarrak izango dira.
Iaz, Akaba Bera Berak ere Europako Errekopako kanporaketako bi partidak etxean jokatu zituen, joanekoa Errenterian eta itzulerakoa Bidebietan. Orduan ere, finaleko hamasegarrenak izan ziren, eta kasualitatez Suitzako beste talde baten aurka LC BRÜLH, St Gallen herrikoa baita ere. Bi talde baitaude herri honetan, biak Suitzako goi mailako txapelketako onenak.
Bera Beraren eta Ereintzaren helburua emakumezkoen eskubaloia sustatzea denez, asmo zehatz honekin, berriz ere, beste Europako Errekopako kanporaketa bat jokatzea erabaki du Akaba Bera Berak Errenterian. Herri honek historikoki eskubaloiarekiko zaletasun handia izan du. Betidanik goi mailako jokalariak eta entrenatzaileak eman duen herria dugu, bai emakumezkoetan zein gizonezkoetan, besteak beste, Altube, Uria, Villarreal, Belaustegi, Arzelus, Calleja, Carrere ahizpak, Ugartemendia, Ramirez, eta abar luze bat. Adibide gisa Akaba Bera Berako hiru teknikariak eta Eider Rubio jokalaria, Ereintza eskubaloi taldeko arrobikoak dira. Beraz, laster jokatuko den internazional mailako partida, iaz bezain interesgarria izatea espero dugu Errenteriako zaletu guztientzat.
St Gallen hiria, 70.000 biztanlekin, Suitzako iparraldean kokatua dago eta alemana bere hizkuntza ofiziala da. 2006an Gizonezkoen Europako Eskubaloi txapelketako egoitza izan zen, beraz, eskubaloiarekiko zaletasun handia den hiria esan daiteke.
96-97 denboraldian, Akaba Bera Berak (orduan Corteblanco Bidebieta) final zortzirenak jokatu zituen talde honen aurka Europako Errekopan, donostiako klubak lehen aldiz izan zelarik final laurdenetara pasa zela konpetizio honetan, suitzar taldea kanporatu ondoren 17-23 eta 22-16 emaitzekin.
ST OTMAR ST GALLEN taldea bigarren postuan dago bere herrialdeko liga txapelketan, lehenengo LC BRÜLH delarik. Hamabi urte jarraian darama Europako Txapelketetan murgilduta eta bitan iritsi da final zortzireneraino 96-97 eta 97-98 denboraldietan. Europako Errekopako txapelketa jokatu zuen azkeneko aldiz 01-02 denboraldian izan zen eta final hamaseigarrenera iritsi zen. Orduz geroztik EHF jokatu izan du.
Bihar, azaroak 7, asteazkena, Errenteriako udaletxean goizeko 11:00tan, prentsaurreko bat izango da Europako Errekopako final hamaseigarrenaren dagokion kanporaketaren partida aurkezteko Akaba Bera Bera eta St. Otmar St. Gallen (Suitza) artean. Bertan herriko alkatea, Javier Merino, eta Bera Berako eta herriko Ereintza eskubaloi klubeko ordezkariak egongo dira.
Akaba Bera Berak hiru partida jokatu beharko ditu zazpi egunetan. Lehenengoa, asteazken honetan arratsaldeko 19:00etan Bidebieta kiroldegian Cleba Leon-en aurka, Superliga ABFri dagokion bederatzigarren jardunaldian. Europako txapelketako kanporaketari aurre egin baino lehen, lan zailari heldu behar dio, bi puntuak ezin dute ihes egin eta.
Iazko denboraldiko ABF Kopako irabazleak zazpigarrenak kokatuta daude liga txapelketan, Akabarekin puntutan berdinduta. Bere emaitzak nahiko gora-beheretsuak izan dira, puntuak galdu baitituzte igo berria den Promociones Paraisoren aurka eta azkenenko jardunaldian lau goleko aldearekin besterik ez dute irabazi Farho Gijon-en aurka. Aurten bi alboko brasildarren bajak dituzte iaz hain errendimendu ona eduki zutenak, Araujo eta Facinello, Lizarrako Itxakora joan baitira. Bestalde,Elda Prestigiotik etorri den Soraya Garcia ezker alboko jokalari leondarra eta internazionala berreskuratzea lortu dute.
Azken batean, partida zaila bi taldeak puntuen beharrean baitdaude.
Ostiralean, azaroak 9 Errenteriako Kiroldegian arratsaldeko 19:30etan, eta azaroaren 11n, igandea, Bidebieta kiroldegian eguerdiko 12:00etan, jokatuko dira Europako Errokopako hamaseigarrenaren kanporaketa St Otmar St Gallen suitzarren aurka. Bigarren kokatuak daude liga txapelketan LC Brülh-en atzetik sei irabazita eta beste bi galduz. Badirudi talde honen ezker alboko jaurtitzailea Monika Simova eta Frikart zentrala taldearen garrantzitsuenak direla.
Nahiz eta lehenengo zatian Akabak markagailuan aurretik jarri eta partida borrokatzeko itsaropenak eman, azkenean Akabak ez zuen izan BM Saguntori irabazteko gaitasunik. Bigarren zatian zehar valentziarrak erabateko nagusitasuna erakutsi zuten, Eli Lopez atezainaren geldiketa bikainei oso ondo etekinak ateraz kontraeraso azkarrak egiteko eta golean bukatzeko. Akabako jokalariak bukaeraraino borrokatu zuten baino ezin izan zuten etxekoen azkartasunarekin eta bere atezainaren aktuazio onarekin.
Sagunto: Eli López, Baklashchuk (5), Villabo (5), Morales (3), Aguilar (4), Danilovic (7), Benzal (3) -hasierako zazpikoa-, Beck, Oncina (6), Barbosa (6), Ortuño eta Fernández (2).
Akaba Bera Bera: Bouveret, Patri Pinedo (6), Valverde (3), Agirre (2), Ziarsolo (7), Sanrromán (1), Tati Garmendia (3) -hasierako zazpikoa-, Aisa, Eider Rubio (3), Petrinja (1), Mínguez, Puche (3) eta Krnic.
Epaileak: Gracia y Cuevas (Catalunya), kanporatu zituzten Oncina etxekoen aldetik eta Sanrromán eta Tati Garmendia donostiarren aldetik.
Markagailua bost minuturo: 2-3, 4-3, 8-7, 11-8, 14-11, 18-14 (atsedena), 22-15, 26-17, 32-20, 36-24, 38-26 eta 41-29 (amaiera).