Superliga ABFko aurreratuko zazpigarren jardunaldian Akaba Bera Berak sailkapeneko behin-behineko hirugarren postua eskuratu ahal izango du, Kanariaseko Ro’Casari irabazi ezkero.
Sagunton garaipen distiratsua lortu ondoren, etxean bermatu egin behar dituzte bihar kanpoan lortutakoa, eta arerio ezinhobea ematen du ligako sailkapenean azekenekoa dena, Ro’Casa Remudas, sei partidatan garaipenik ez duela lortu. Momentu honetan Akaba, ordea, seigarrena da, eta podiotik puntu bakarretara.
Nahiz eta sailkapenak honela dio, Kanaria Handiko taldea ez da txantxetakoa izango, kategorian betikoenetakoa da eta denboraldi honetarako talde polita osatu duelako, gorago egoteko. Dena dela, irletakoak emaitza kazkarrak jaso dituzte, eta bere entrenatzailea, Yubal Moreno, kili kolo dabil ikusleen esanetan.
Reyes Karreresek zuzentzen duen taldean, ordea, aldekoa da giroa, erdietsitutako emaitzetaz aparte, jokoa gero eta hobea da, bereziki defentsa, sendo azaldu bait dira zentzu honetan azkeneko partidetan.
Partida hau asteazken honetan izango da hurrengo larunbatetan EHF Kopako hamaseirenak jokatuko dituelako Bera Berak Errusiako HC Rostov-Don taldearen kontra. Kanporaketa honen lehenbiziko partida hurrengo larubatean izango da, Azaroak 1, 11;45etan, Bidebietako Kiroldegian.
Jokin Agirre, Euskadiko gazte mailako nesken entrenatzaileak, Bera Bera taldearen lau jokalari deitu du Azaroak 1ean eta 2an Gasteizen izango den bilketarako.
Ekitaldi honetarako hautatako jokalariak Nagore Arizaga, Ane Herrero, Elisa Leal eta Ainara Luque izan dira.
Lan nekaezina egin behar izan zuen Akaba Bera Berak Parc Sagunti irabazteko, 28 eta 30. Donostiarrek izugarri ondo aritu ziren defentsan eta horrela lortu egin zuten hasieran etxekoek hartu zuten diferentzia gainditzea. Bigarren zatian azaldutako jokoa oso ona izan zen, eta horren ondorioz bi puntu garrantzitsu lortu zituen Akabak, eta sailkapeneko goiko postuetan mantentzen da.
Garaipen honekin Reyes Karrerenek gainditu egin dute sailkapenean valentziarrak, eta hurrengo asteazkenean aurrerapauso inportantea eman nahi dute bere progresioan, Ro’Casa taldearen bisita jasotzen, ligan azkeneko postuan dagoena, eta Bidebietan egongo direla arratsaldeko 7tatik aurrera.
Superliga ABFko asteburu honetan izan duen arrakasta jarraipena izan du harrobiko talde guztien artea, bostok emaitza onak lortu baitituzte, sekzio osoan inork ez zuelako porrota jaso.
Bigarren Preferente kategoriako taldeak berdindu egin zuen Leizaranen kontra, 18na, ligako estreinaldian, azkeneko minutuetan bi goleko diferentzia gaindituz. Bstalde, gazte mailako taldeek sendo azaldu dira aste honetan, lehenengoak Eibarko J.D. Amaña 37 eta 21 irabazi egin zuen, sailkapeneko buruan segitzeko; bere aldetik, Bera Bera Txikik bere lehenengo garaipena lortu zuen ligan, eta La Salle Legazpiri 17 eta 13 irabazi egin zion.
Beste hainbeste egin zuen kadeteak Pulpo B taldearen kontra, 7 eta 15 irabazten, jokatutako hiru jardunaldietan hiru garaipen lortu du. Askoz sendoago azaldu zen infantil mailako taldea, Ereintza C taldeari errez irabazi egin ziola, 3 eta 29.
Superliga ABFn izandako atsedenaldiaren ostean, Espainiako selekzioak Sei Nazio Txapelketan parte hartu ondoren, Akaba Bera Bera itzuliko da leihaketara Parc Sagunti bisita emanez. Valentziarrak dira, donostiarrekin batera sailkapeneko goiko postuetan egoteko faboritoenetakoak.
Mainaz prestatu ahal izan du Reyes Karrerek bere aurreko taldearen kontrako partida, eta talde osoa prest izango du ligako sailkapenerako hain inportantea den partida honetarako. Etxean Elda eta Itxakoren aurka galdu ondoren, Akaba Bera Bera saiatuko da Levante aldean Bidebietan galdutako puntuak berreskuratzen, Cementos La Unión Ribarroja eta Mar Alicanteren kontra egin zuen bezala.
Ligako bost jardunaldi jokatuta, Parc Sagunt laugarrena da sailkapenean, eta Akaba Bera Berak baino puntu bat gehiago badauka. Behin besterik ez du galdu, gaindigaitza den Itxakoren kontra, gol baten diferentziagatik.
Hainbestetan sariduna izan den Cristina Mayok bere taldean ligako golegilerik onena den Milica Danilovic badu, jokatutako bos jardunaldietan 47 gol lortu bait du. Golegile alemaniarrarekin batera, jokalari internazional ugari badu, esaterako Eli López atezaina, Verónica Cuadrado, Noelia Oncina edo Nuria Benzal.
Bestalde, Akaba Bera Berak azaldu egin behar du kanpoan orain arte izan dituen emaitza onak, denboraldi honetan jokatutako bi partidetan garaipena lortu duelako. Gainera, astean zehar bueltatu da Tati Garmendia, Espainiako selekzioarekin jokaera aipagarria izan eta gero. Rotterdameko Sei Nazio Txapelketako finalan, etxeko taldearen kontra, Espainiak lortutako 21 goletatik Garmendiak 6 lortu zituen, Espainiak 22 eta 21 galdu egin zuen partidan.
Parc Sagunt aurkakoa Superliga ABFko seigarren jardunaldiari dagokion partida René Marigil kiroldegian izango da bihar, urriak 25, arratsaldeko 7tan, eta zuzenduko du Fernández Baranda eta González Grau euskaldun epaile bikote esperientziadunak.
Benetan txarra suertatu da Akaba Bera Berarentzat gaur goizean Vienan EHF Kopako hirugarren kanporaketako burutu den zozketa, Errusiako NP HC Rostov-Don taldeari aurre egin beharko diolako. Hain urrutira joateaz gain, bigarren partida Doneko Rostoven jokatuko da Azaroak 8an, eta Bidebietan partida Azaroak 1ean izango da.
Reyes Karrerek zuzentzen duen taldeak gutxien nahi zuenetako talde bat jaso du, bereziki hara joateko antolakuntza eta bidaia konplikatua izaten delako. Horretaz gain, taldea ere indartsua da, bere ligan bostgarrena bait da momentu honetan, eta aurreko kanporaketan Galytchanka ukraniarra gainditu bait zuen.
Talde ezezaguna da Bera Bera taldearentzat errusiarra, baina ez da txantxetakoa izango, selekzioarekin egondako bi jokalari baduelako, Poltoratskaya eta Uskova, eta Pekineko Joku Olinpikoetan zilarrezko domina lortu zuten.
Miloitik gorako biztanle ditu Doneko Rostovek, eta Europar Errusiaren hegomendebaldean dago, Baltikotar errepubiliken eta Hungariaren mugatik hurbil.