Arratsaldeko 7etan hasiko da gaur Miramar Jauregian Bera Bera Eskubaloiko Ohorezko mailako taldea aurkezteko prestatu den ekitaldia.
Bera Bera Eskubaloiak aurtengo helburuen berri emango du bertan, datorren larunbatean Bidebieta kiroldegian 2011-2012 hasiko den deboraldiari aurre egiteko.
Bera Berak iazko jokalariekin osatu du aurtengo taldea. Horrez gain, Darly Zoqbi atezaina eta Eli Pinedo itzuli dira Bidebietara eta Yamiley Rodriguez atezain kanariarra eta Antonella Mena pibote argentinarra fitxatu du. Osagai hauekin Reyes Carrerek zuzentzen duen taldeak ligari, kopari eta Europako EHF kopari ekingo dio aurten.
Gaur arratsaldean Miramar Jauregian burutu den ekitaldian, Bera Bera Eskubaloiak Ohorezko Mailako taldea aurkeztu du, 2011-2012 denboraldiari aurre egingo diona “helburu nagusiekin” Amaia Ramirez presidentearen esanetan.
Bera Bera Eskubaloiak banan banan aurkeztu ditu lehenengo taldea osatzen duten jokalariak, iazko multzoan oinarritu den taldea eta fitxaketa berriekin: Darly Zoqbi, Yameley Rodríguez, Eli Pinedo eta Antonella Mena maila hobetzea asmo duena.
Bera Bera klubeko eskubaloi ataleko presidenteak “erronka, ilusioa eta konpromisoa” aipatu ditu. “Hasteko, taldeko azpiegitura sendotu eta Verónica Valverderen eskutik harrobia zaintzeko egindako apustua” azpimarratu du, ostean, kirol erronka “hiru konpetizioei helburu nagusiekin helduko diegulako” eta azkenik, gogoeta bat egin du Amaia Ramirezek “eskubaloiaren eta emakumeezkoen kirolaren erreferenteak garelakoan, gure konpromisoa da baloreak zabaltzea eta erronka soziala berrestea”.
Bestalde, Matxalen Ziarsolo kapintainak aitortu du “Europako txapelketak motibatzen gaitu” eta “denboraldi honetan sutsu lan egingo dugula” hitzeman du. Reyes Carrere entrenatzaileak eskubaloia, sistemak, zenbakiak, konpetizioa eta taldea izan ditu hizpide baloia ardatz hartuta. Azkenik, Bera Bera klubeko presidente Fernando Diez Mintegik emakumeezkoen kirolarako “oihartzun handiago” eskatu du eta eskertu die “instituzioei emandako laguntza”.
Zentzu honetan, Donostiako kirol patronatoko ordezkari Leire Landak; BAT Basque Team fundazioko gerente Ignacio Garcia; Donostiako Berdintasuneko zinegotzi Naiara Sampedro eta Kultura, Gazteria eta Kiroleko foru diputatu Ikerne Badiolak aitortu diote Bera Berari egiten duen lana eta berretsi dute taldeekiko konpromisoa.
Bidebieta kiroldegian entrenamenduekin hasi da Bera Bera Eskubaloiko infantil taldea, 16 jokalariekin arituko dena. Aurten Maria Garcia jokalariak zuzenduko du taldea, Egia Eskubaloian jokatuko duena filiala izateko hitzarmena sinatu esker.
Iazko hiru jokalari, Bera Berako eskolatik etorritako beste hiru eta gainontzekoa jokalari berriekin osatu dute aurten infantil taldea. Hemendik zorterik onena opa diegu eta eskubaloiarekin goza dezatela. Gora Bera Bera!!
Bera Bera Eskubaloia emakumeezkoen eskubaloiko 2011ko Euskadi Koparen jabe egin da Kukullaga taldeari irabazi ostean, gaur goizean Etxebarriko udal Kiroldegian jokaturiko partida berdintsu batean (25-30).
Markagailuak erakusten dituen bost goleko abantailak ez du partida azaltzen. Motibaturik, etxean eta zaletuen txaloak tarteko, bizkaiatarrak aurretik iritsi dira partida amaitzeko 10 minutu falta zirela.
Bera Berak sakonki lan egin behar izan du. Horretarako, 15 minutuen faltan, hiru gol azpitik, Reyes Carrerek 6-0 defentsa aldatu eta 5-1 jarri du, Eli Pinedo aurrean kokatuz. Aldaketak fruituak eman ditu, Kukullagak erasoan baloiak galdu ditu eta donostiarrek kontraerasoak gauzatu dituzte. Azken hamar minutuko partziala esanguratsua izan da: 2-9 Bera Beraren alde, Etxebarrin asteburu honetan jokatu den Euskadi Kopa eramateko erabakiorra izan dena.
Bera Bera Eskubaloiak amaiera jarri dio horrela prestakuntzari erakargarria izango den denboraldiari aurre ekiteko. Denboraldiaurrea positiboa izan da, izan ere, Itxakoren aurka bakarrik galdu dituzte partidak eta nafarrek gaur Elda Prestigiori erraz irabazi diote Superkopa. Bera Berak datorren larunbatean irekiko du liga gaurko taldearen aurka, Kukullaga, alegia.
Kukullaga 25 - Bera Bera 30
Kukullaga (14 + 11): García eta Aida, Rodríguez (1), Azaola (2), Goretti (1), Bayón (1), Etxabe (7), Mujika (3), Belloso (2), Azkona (8) eta Castaño
Bera Bera (13 + 17): Zoqbi eta Rodríguez, Berta (2), Punko (2), Rubio (2), Campa (1), Carvalho (6), Pinedo (5), Altuna (3), Cuña, Bea Fernández (6) eta Ziarsolo (3)
Epaileak: Alberto García eta Maite Torres (Euskadi)
Partzialak: 2-2, 4-5, 6-6, 9-7, 10-11, 14-13; 16-13, 18-15, 21-18, 23-21, 24-25 eta 25-30
Emakumeezkoeen eskubaloiko Euskadi Kopako finala jokatuko du bihar Bera Berak(12,15etan), Kukullaga taldearen aurka gaur arratsaldean Etxebarriko udal kiroldegian Aiala Zarautz (37-20) gainditu ostean.
Markagailuak argi eta garbi adierazten du Gipuzkoako talde hauen aldea. Zarauztarrek hogei minutuko erresistentzia jarri diete (11-8) donostiarrei, Bera Berak kontraerasoei esker atsedenaldira iritsi aurretik aldea handitu duelarik. Bigarren zatian, Bera Beraren nagusitasuna areagotu zen bi areatan.
Denboraldiaurreko jardunaldi astunak, jokatutako bost lagunartekoak eta asteburu honetako bi partidak direla eta, Reyes Carrere entrenatzaileak minutuak banatzea erabaki du. Horrela, Rodriguez atezain kanariarrak eta Nagore Arizagak norgehiagoka osoa jokatu dute, andoaindarra taldea zuzentzen eta eskuin hegalean aritu da. Horrez gain, Antonella Mena pibote argentinarrak ere minutu asko izan ditu taldeari egiteko lanean. Bestalde, Carrerek atsedenaldia eman nahi izan die Darly Zoqbi atezainari, Eider Rubio zentralari eta, era berean, Dara Carvalho eta Eli Pinedo erreserbatu ditu.
Beste finalerdian, Kukullaga nagusitu da 31-23 Zuazu Barakaldoren aurrean.
Bera Bera 37 – Aiala Zarautz 20
Bera Bera (17 + 20): Rodríguez, Altuna (5), Punko (3), Arizaga (3), Campa (3), Mena, Ziarsolo (4), Bea Fernández (3), Cuña (5, 2p), Berta (5), Pinedo (2) eta Carvalho (4)
Aiala Zarautz (11 + 9): Collantes, Etxabe eta Odriozola, Alberdi, Rey (4), Irastorza (3), Arregi (2), Uria (2), Fernández, Oteiza (2), Kardenas eta Abadia (7).