
super amara Bera Bera 2024-25 denboraldirako osatu duen taldea gaur arratsaldean aurkeztu da Manteoko kiroldegian, Groseko Rodil kalean, duela 25 urte klubak, Bera Bera Rugby Taldeak, instalazioaren kudeaketa bere gain hartu zuen egun berean. “Horri esker, -Fernando Diez Mintegi presidentearen hitzetan-, eboluzionatu eta hazi egin gara”.

Igandean, Maian (Portugal), super amara Bera Berak, Alba Menendez kapitainaren eskutik, bere bigarren Iberiar Superkopa egiaztatzen duen garaikurra altxatu zuen, finalean Atticgo BM Elche gaindituz (19-28). Talde donostiarrarentzat 27. titulua da.

Bigarren zati bikain bati esker, super amara Bera Berak hamargarren Superkopa irabazi du – bigarrena Iberikoa-, Atticgo BM Elche 19-28 gaindituta (10-13 atsedenaldian), Maian (Portugal) ospaturiko edizioan.

super amara Bera Berak aise gainditu du Madeira Andebol – 2024an Portugalgo Kopa irabazi zuen – (22-32, 11-14 atsedenaldian) eta Atticgo BM Elxen aurka neurtuko ditu indarrak, penaltiak behar izan baititu lehen finalerdian Sport eta Lisboa Benfica kanporatzeko. Bihar, igandea, 16etan (Donostiako orduan) donostiarrak eta elxetarrak elkarren aurka arituko dira 2021eko Torrelavegako Superkopan bezala.