
Larunbatean Anabel Lee Camargo 74 taldea gaindituta, Bera Bera hirugarren kokatu da Zilarrezko mailako sailkapen nagusian, Basauri, Beti Onak, La Jota eta Loyola taldeekin bat eginda, Colores Zaragoza liderra bi puntu dituelarik. Igandean 12,15etan Bidebietan, Bera Berak Lauko Ermuko Errotabarri hartuko du.
Fitxa:
Saez, Urretabizkaia (3), A. Eguren (1), A. López (3), Vázquez, Briones (1), J. del Campo (4), M. del Campo (4), Azcue (6), Ruiz de Gauna (2), Lizeaga (1), Macicior (2), Tapia (2), M. Eguren (1), Sarriegi y Ulazia (p.s.)
Bestetik, Euskal Kopako finalerdian, Lacturale Bera Bera jubenil taldeak amore eman behar izan zuen Gran Camping Zarautzekin Gascan jokaturiko partidan.
Eta Gipuzkoako txapelketetan, senior mutilen garaipena baino ez.

Sufritzen jakin izan du super amara Bera Berak kanporaketa gainditzeko. Costa del Sol Malagaren aurka bezala, bi goleko desabantaila salbatu du azken minutuetan, partida berdintzeko (32-32) eta Lisboan lortutako abantailari esker European Leauguen jarraitzeko, Poloniako Lublin aurkari azaroan. Maitane Etxeberriaren golak arnasa eman dio Gascari, berdinketa suposatzen zuelako eta ez zegoen denborarik Benficak kanporaketa penaltietara eramateko. Emaitza osoa (62-60).

Larunbata jai eguna izan arren, harrobiko talde gehienek jardunaldia izango dute goizeetan badira ere. Zilarrezko mailan, Bera Berak Kantabrian jokatuko du, Anabel Lee Camargo 74 taldearen aurka 20etan da, sailkapenean lau puntu dituena donostiarrak adina. Beste hitzordu interesgarria Euskal Kopan dago, izan ere, jubenil mailako finalerdia jokatuko baitute Lacturala Bera Berak eta Gran Camping Zarautz taldeek Gascan, larunbatean 9,30etan, Europako norgehiagoka aurretik, alegia.

Bi goleko aldea eta Gasca. super amara Bera Berako entrenatzaile Imanol Alvarezek, European Leagueko QR2ko itzuleraren balorazioa egin du gaur goizean, eta ideia argi dauka: “bi goleko abantailarekin, ezin duzu horretan pentsatu, partida nola doan arabera baino ez. Hau da, irabaztera atera behar dugu eta etxean jokatzen dugu”.

Espainiako Eskubaloi Federazioak atzo ezagutzera eman zuen Guerreras delako hurrengo deialdirako zerrenda. Bi lagunarteko jokatuko dituzte Suedian. Zerrendan dira super armara Bera Berako Carmen Arroyo, Lyndie Tchaptchet eta Elba Álvarez. Argentinak, berriz, Elke Karsten eta Shula Gavilan deitu ditu Benidormen konzentrazioa egiteko.